
Ertzaintzak jakinarazi duenez, 39 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, ustez bikotekidea eta amaginarreba jipoitzeagatik. Iturri berak adierazi duenez, emakume baten deia jaso zuten, bere senarra erasotzen ari zitzaiola salatuz. Ertzainak Lezoko etxebi...

Anna Katherine Green idazlearen El caso Leavenworth (Leavenworth kasua) liburua aztertuko dute asteartean, hilaren 31ean, irakurketa klubean Ikust Alaian.

Irun Hiria Musika Bandaren kontzertua entzungai izango da igandean, 12:00etan.

Oiartzungo Ibargain Musika Eskolako 24 piano ikaslek kontzertua emango dute bihar arratsean. 19:30ean izango da emanaldia, udaletxeko areto nagusian. Gazteak dira bihar taula gainera igoko diren piano jotzaile guztiak, Ibargaingo kideek zehaztu dutenez...

Euskal Herriko beste hainbat lekutan bezala, euriaren beldur izan arren, Hendaiako danborrada zerurantz begira atera zen larunbatean. Bixintxo Besten barruan bosgarren urtez segidan antolatutako jarduerak, 700 danbor elkartu zituen herriko kaleetan. H...

Lezoko eraikinaren inaugurazio ofiziala pasa den igandean egin zuten arren, Pasaia-Lezo Lizeoak eraikin berria duela ospatzeko hainbat ekitaldia antolatu ditu datozen egunetan. Horrela, datorren ostiralean, Deja Bu taldeak Azken Portua eskainiko du, ha...

Hendaiako Herriko Etxeak, Oroitza elkartearekin elkarlanean, konferentzia antolatu du gaurko, L’été 36, Irun et les réfugiés dans la mémoire des hendayais (1936ko uda, Irun eta errefuxiatuak hendaiarren gogoan) izenburupean. Hendaiarren historia...

Mendebaldeko Sahara laguntzeko helburuarekin, Sahararen aldeko VIII. Euskal Karabana: Piztu itxaropena kanpainaren baitan emakumeentzako higiene produktuak eta elikagaiak bilduko ditu Txingudi Sahararekin Tadamum taldeak, Irungo Udalarekin elkarlanean, ostiralean eta larunbatean. Elikagaien artean, besteak beste, ondoko produktuak bidaltzeko deia luzatu dute: azukrea, arroza, pasta, egoskariak, atuna eta sardinak oliotan. Era berean, emakumeentzat oinarrizkoak eta ezinbestekoak diren konpresak emateko ere eskatu dute. Ikastetxeetan zein kaleetan Irungo Udaletik jakinarazi dutenez, ikastetxeetako ohiko bilketa garatzen ari dira egunotan, baita euskaltegian ere. Ostiralean eta larunbatean aldiz, Irungo supermerkatuetan eta Kateako DYAn eman ahal izango dira Algeriako Tindoufeko kanpamentu sahararrerako produktuak. Euskal karabana otsailean abiatuko da Saharara. Horiek horrela, era pertsonalean lagundu nahi dutenentzako, edota bilketarako txandekin lagundu nahi izanez gero, ondoko telefono zenbakian harremanetan jar daitezke Tadamumekin, 666501350 edota tadamun@hotmail.es helbide elektronikoan.

Edward Enrique San Clemente, Yasmin Zamira Rodriguezen senarrak adierazitakoaren arabera, hilketaren gauean gertatutakoaz ez omen da oroitzen, hainbat “whiskey gelarekin” hartu baitzituen erailketa ustez aurrera eraman aurretik. Rodriguezen...

Mario Benedeti poeta argentinarra aztergai izango dute astelehenean, hilaren 30ean, udal liburutegian. Jesus Rodriguezek zuzenduko du ekitaldia.

Herio Heroi antzezlana izango da igandean, Lakaxita gaztetxean. Etorkizuneko uneren batean hildakoek usteltzeari utzi diote eta senideek gorpuak haien kargupean hartu behar dituztela lantzen du antzezlanak. Hala, Zprist eta Geinst anaia umezurtzek ezustean beren aitaren gorpua hartu beharko dute. “Etortzear diren garai zaharren orainari buruzko komedia absurdoa” dela baieztatu dute antolatzaileek. Ainhoa Alberdi, Amaia Corral eta Oier Guillan ariko dira oholtza gainean.


Girizia Mendi Elkarteak irteera antolatu du iganderako. Mendizaleak Oiartzundik Aramaiora joango dira. Eta eguerdian sagardotegian bazkalduko dute. 07:30ean aterako dira ikastolako aparkalekutik, eta autobusez Kanpazarera joango dira. Handik abiatuko d...

Datorren otsailaren 5ean eginen dute bixintxoetako zaharren ohiko bazkaria, Landa Agerrian. Joateko interesa duten lagunek Laguntza Sozialeko Herriko Zentroan eman behar dute izena (Lorategietako karrika, 9), hilaren 27a baino lehen.