1936ko gerrako iheslarien gaineko konferentzia izanen da gaur
Hendaiako Herriko Etxeak, Oroitza elkartearekin elkarlanean, konferentzia antolatu du gaurko, L’été 36, Irun et les réfugiés dans la mémoire des hendayais (1936ko uda, Irun eta errefuxiatuak hendaiarren gogoan) izenburupean. Hendaiarren historia...
Hendaiako Herriko Etxeak, Oroitza elkartearekin elkarlanean, konferentzia antolatu du gaurko, L’été 36, Irun et les réfugiés dans la mémoire des hendayais (1936ko uda, Irun eta errefuxiatuak hendaiarren gogoan) izenburupean.
Hendaiarren historia lantzeaz arduratzen den Oroitza elkartearen helburu nagusia, 1936ko Espainiako gerraren ondorioz Hendaiara izandako emigrazio masiboa eta ondorengo gertakariak gogora ekartzea da. Izan ere, Hego Euskal Herritik ihes egindakoek beste oztopo batekin topo egin zuten hortik gutxira: Bigarren Mundu Gerra eta Alemaniaren garaipena Frantziaren aurka.
Egitarau aberatsa
Konferentzia Oroitzako Marcel Argoiti presidentearen hitzekin hasiko da, 17:00etan, Mendi Zolanen. Haren ondotik ariko dira Dario Paez Rovira, Pedro Sanchez Blanco eta Maria Luisa Rouet. Mahainguru eta alkatearen agurrarekin itxiko dute eguna.
