Urretabizkaiaren lanak ikusgai, Modottin
Modotti erakusketa tailerrak argazkilari profesional zein argazkizaleei aukera berriak ematen jarraitzen du, eta hala, Maitena Urretabizkaia Pampliega gazte oiartzuarraren lanak atzotik otsailaren 11 arte ikusgai izango dira Kale Nagusiko erakusketa ar...
Modotti erakusketa tailerrak argazkilari profesional zein argazkizaleei aukera berriak ematen jarraitzen du, eta hala, Maitena Urretabizkaia Pampliega gazte oiartzuarraren lanak atzotik otsailaren 11 arte ikusgai izango dira Kale Nagusiko erakusketa aretoan, Formak izeneko argazki erakusketan.
Maitena Urretabizkaiak estudioko argazkiak ditu gustuko, formak eta posturak lantzea, interferentziarik gabeko formak, elementuak islatuz. Horrez gain, paisaiak ere lantzen ditu.
Erakusketa horretan erretratoetan eta formetan oinarritutako argazkiez gain, Donostiako paisaiak ere ikusteko aukera emango du. Formak argazki erakusketa igandean inauguratuko dute, eguerdiko hamabietan.
