Jaitsiera postuetatik ateratzeko lehia saskibaloian
Hirugarren Mailako Saskilagunak-ek bihar du asteburuko partida, Mondragonen kontra. 18:15etik aurrera lehiatuko dira bi taldeak, Elorsoro kiroldegian. Jaitsiera postuetatik ateratzeko borroka egin beharko dute bi taldeek. Biak dira sailkapeneko azkenak...
Hirugarren Mailako Saskilagunak-ek bihar du asteburuko partida, Mondragonen kontra. 18:15etik aurrera lehiatuko dira bi taldeak, Elorsoro kiroldegian.
Jaitsiera postuetatik ateratzeko borroka egin beharko dute bi taldeek. Biak dira sailkapeneko azkenak: Saskilagunak hamargarrena da, eta Mondragon hamaikagarrena. Gainera, puntutan berdinduta daude.
Beste mailak
Gazteen Partaidetza Mailan, Igoera Fasean A taldean, Saskilagunak-ek lider postua galdu zuen pasa den asteburuan galdu eta gero. Orain hirugarrenak dira oiartzuarrak. Asteburuan Santo Tomas Lizeoaren kontra jokatuko dute. Bihar, 16:30ean da partida, Elorsoro kiroldegian. Santo Tomas Lizeoa sailkapeneko bosgarrena da.
B taldean, berriz, Easo AZ Haritza izango du aurrean Saskilagunak-ek. Etzi jokatuko dute partida, 11:00etan, Donostiako Paco Yoldi kiroldegian. Oiartzuarrek gogor borrokatu beharko dute sailkapeneko azken postutik ateratzeko. Easo, berriz, bi postu gorago dago, baina puntutan berdinduta daude.