Lilatoia prestatzeko bilerak egingo dituzte datorren astean
Datorren astean aurtengo Lilatoiari buruzko batzarrak egingo dituzte Pasaian. Besteak beste, izen emateari eta antolakuntzari buruzko azalpenak emango dituzte. Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak 14 urtetik gorako emakumeei dei egin die asteartean, asteazkenean eta ostegunean barrutietan egingo diren bileretara joateko. Aurtengo Lilatoia martxoaren 4an egingo dute, Donostian, eta bost kilometroko luzera izango du. Izen emate epea otsailaren 1ean irekiko dute. Informazio gehiago jaso nahi duenak Pasaiako Udaleko Berdintasun Arlora dei dezake, honako telefono zenbakira: 943 00 43 20. Pasaiako bilerak: San Pedro eta Trintxerpe: Hilaren 31n, 18:30ean, Alkateordetzan. Antxo: Otsailaren 1ean, 18:30ean, Kultur Etxean. Pasai Donibane: Otsailaren 2an, 18:30ean, udaletxe zaharreko udalbatza aretoan.
Datorren astean aurtengo Lilatoiari buruzko batzarrak egingo dituzte Pasaian. Besteak beste, izen emateari eta antolakuntzari buruzko azalpenak emango dituzte. Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak 14 urtetik gorako emakumeei dei egin die asteartean, asteazkenean eta ostegunean barrutietan egingo diren bileretara joateko.
Aurtengo Lilatoia martxoaren 4an egingo dute, Donostian, eta bost kilometroko luzera izango du. Izen emate epea otsailaren 1ean irekiko dute. Informazio gehiago jaso nahi duenak Pasaiako Udaleko Berdintasun Arlora dei dezake, honako telefono zenbakira: 943 00 43 20.
Pasaiako bilerak:
- San Pedro eta Trintxerpe: Hilaren 31n, 18:30ean, Alkateordetzan.
- Antxo: Otsailaren 1ean, 18:30ean, Kultur Etxean.
- Pasai Donibane: Otsailaren 2an, 18:30ean, udaletxe zaharreko udalbatza aretoan.