Donibanek moralez indartsu dagoela erakutsi nahi du igandean
Lurraldeko Lehen Mailako Donibane eskubaloi taldeak Urola Laztiren aurka jokatuko du igandean, Pasai Donibaneko udal kiroldegian, denboraldiko hamalaugarren jardunaldiari dagokion partidan. Norgehiagoka 11:30ean hasiko da. Zumarragakoa talde gogorra da...
Lurraldeko Lehen Mailako Donibane eskubaloi taldeak Urola Laztiren aurka jokatuko du igandean, Pasai Donibaneko udal kiroldegian, denboraldiko hamalaugarren jardunaldiari dagokion partidan. Norgehiagoka 11:30ean hasiko da.
Zumarragakoa talde gogorra da, baina etxekoek animoz hartuko dute erronka, sanjuandarren arduradunek esan dutenez “azken garaipenaren ondoren taldea moralez oso ondo” dagoelako. Orain arte lau puntu baino ez ditu lortu Donibanek, baina azken asteetan maila ona eman dute Ruflesen mutilek.
Bigarren Mailakoak Legazpin
Lurraldeko Bigarren Mailako taldea Legazpiko Bikuña kiroldegian ariko da, larunbat arratsaldean. Talleres Ondoren aurka jokatuko dute, 17:00etatik aurrera. Bolada ona eutsi nahi dio Donibanek, aurrean multzoko talde indartsuenetako bat izango badute ere.
Joan den asteburuan sailkapeneko hirugarren Usurbilen kontra irabazi eta gero, zazpigarren tokian den Arrasaterekin berdindu dute sanjuandarrek, eta puntuak pilatu nahi dituzte multzoko azken tokietatik alde egiteko.