Elurra ari du Oarso Bidasoan, baina ez asko. Horregatik, herritarrek ez dute aparteko arazorik izan goizean zehar euren zereginak egiteko edo lantokietara joateko. Errepideetan ere ez da momentuz arazorik izan; hori bai, Herrizaingo Sailak jakinarazi du ahal dela autorik ez hartzeko.
Bestalde, OARSO BIDASOKO HITZA-k elurra egin duen zonaldeetako argazkiak nahi ditu, webgunean publikatzeko. Beraz, argazkiak badituzue, bidali honako posta elektronikora: oarsobidasoa@hitza.info. Argazki horiekin guztiekin argazkien galeria egingo dugu.