Euskaltegikoek Santa Agedari abestuko diote larunbatean, Amets Arzallus eta Sustrai Colinarekin
Udal Euskaltegiak antolatutako Kultur Astearen barruan, Santa Agedako koplak abestera aterako dira larunbat honetan, Santa Ageda bezperan, Amets Arzallus eta Sustrai Colinaren laguntzaz. Abiapuntua Gudarien plazan jarri dute, 19:00etan. Antolatzaileek ...
Udal Euskaltegiak antolatutako Kultur Astearen barruan, Santa Agedako koplak abestera aterako dira larunbat honetan, Santa Ageda bezperan, Amets Arzallus eta Sustrai Colinaren laguntzaz. Abiapuntua Gudarien plazan jarri dute, 19:00etan.
Antolatzaileek dei egin diete herritarrei parte hartzeko. Pasaia Musikaleko trikitilariek eta txistulariek bat egin dute euskaltegiaren ekimenarekin.