Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Kontserbatorioaren 25. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi izango dira

Udal Kontserbatorioak 25. urteurrena beteko du aurten, eta hori ospatzeko helburuarekin, egitarau zabala aurkeztu zuen atzo Pedro Martinez eskolako zuzendariak eta Fernando San Martin bertako presidenteak. Hala, lehenik eta behin, argazki erakusketa osatuko dute arduradunek. Eskolaren ibilbideko zenbait une (kontzertuak, sariak…) gogora ekartzeaz gain, bertatik igarotako zenbait pertsonek utzitako materiala ere ikusgai jarriko dute. Era berean, eskolako ikasle ohiek oroitzapenak, zein lorpen profesional eta artistikoak oraingo ikasleekin partekatuko dituzte, lau hizketaldiren bitartez. Otsailean egingo dute lehen solasaldia, eta ekainera bitarte luzatuko da ekimena. Musika, ardatza Ospakizunen barruan, biolontxelo errezitala emango du Milene Aliverti interprete brasildarrak. Barroko musikatik hasi eta gaur egungo estiloetarainoko bidaia egingo du Alivertik, otsailaren 11n, 20:00etan, musika eskolan bertan. Halaber, hainbat ganbera taldetarako idatzitako lanik onenetariko batzuk entzuteko aukera izango da, kontserbatorioko irakasleen eskutik. Horien berri aurrerago emango dute. Ekainera begira Horiek horrela, ekainaren 9an Haendelen Errege su artifizialetarako musika interpretatuko dute Irungo ikasleek Iruñako eta Baionako kontserbatorioetako kideen lankidetzarekin. Azkenik, musika eta dantza jaialdia izango da ekainaren 16an, Artalekun. 25. Urteurreneko Orkestrak —egungo ikasleek, irakasleek zein ikasle ohiek osatzen dute— ariko dira bertan. Era berean, eskolako dantza taldeak Tchaikovskyren Intxaur Kraskagailua interpretatuko du, 25. Urteurrenaren Orkestraren laguntzarekin batera.

irungo hitza
Oarsoaldea
2012/02/02
Udal Kontserbatorioa

Mendibil parkean daude Udal Kontserbatorioa zein Udal Musika eta Dantza eskolak

Udal Kontserbatorioak 25. urteurrena beteko du aurten, eta hori ospatzeko helburuarekin, egitarau zabala aurkeztu zuen atzo Pedro Martinez eskolako zuzendariak eta Fernando San Martin bertako presidenteak.

Hala, lehenik eta behin, argazki erakusketa osatuko dute arduradunek. Eskolaren ibilbideko zenbait une (kontzertuak, sariak…) gogora ekartzeaz gain, bertatik igarotako zenbait pertsonek utzitako materiala ere ikusgai jarriko dute.

Era berean, eskolako ikasle ohiek oroitzapenak, zein lorpen profesional eta artistikoak oraingo ikasleekin partekatuko dituzte, lau hizketaldiren bitartez. Otsailean egingo dute lehen solasaldia, eta ekainera bitarte luzatuko da ekimena.

Musika, ardatza
Ospakizunen barruan, biolontxelo errezitala emango du Milene Aliverti interprete brasildarrak. Barroko musikatik hasi eta gaur egungo estiloetarainoko bidaia egingo du Alivertik, otsailaren 11n, 20:00etan, musika eskolan bertan.

Halaber, hainbat ganbera taldetarako idatzitako lanik onenetariko batzuk entzuteko aukera izango da, kontserbatorioko irakasleen eskutik. Horien berri aurrerago emango dute.

Ekainera begira
Horiek horrela, ekainaren 9an Haendelen Errege su artifizialetarako musika interpretatuko dute Irungo ikasleek Iruñako eta Baionako kontserbatorioetako kideen lankidetzarekin.

Azkenik, musika eta dantza jaialdia izango da ekainaren 16an, Artalekun. 25. Urteurreneko Orkestrak —egungo ikasleek, irakasleek zein ikasle ohiek osatzen dute— ariko dira bertan. Era berean, eskolako dantza taldeak Tchaikovskyren Intxaur Kraskagailua interpretatuko du, 25. Urteurrenaren Orkestraren laguntzarekin batera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Hilabete osorako musika emaria

Gipuzkoa, Kultura

Kristinaenea, askotariko erritmoz beteta

Euskal Herria, Gipuzkoa

Afari solidario jendetsua egin dute Donostian, «alkateari kasurik egin gabe»

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik «onkeria eta populismoa» baztertzeko eskatu die kaleko afari solidarioak debekatzeagatik kritikatu dutenei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sare Herritarrak eta Donostiako Piratak mobilizaziora deitu dute abuztuaren 14rako, presorik eta iheslaririk gabeko besten alde

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.