Koreografia eta bat-batekotasuna uztartzeko, dantza
Dantzaz konpainiak emanaldia egingo du datorren otsailaren 10ean, Mendi Zolan Kulturgunean. Koreografia eta bat-batekotasuna landuko dituzte emanaldiaren lehen zatian; eta Lukas Timula koreografo eslovakiarraren A place between lana ikusgai izango da bigarren zatian. Hala, dantzariek ikastaroetan sortutako pieza ezberdinek irekiko dute emanaldia. Horren ondotik A place between obrari ekingo dio Timulak. “Behin-behineko helmuga eta kokaleku iraunkorren arteko” une iheskorrak aztertuko ditu dantzariak. Bi ekintzen arteko momentuak interpretatuko ditu, “baita sortzearen eta heriotzaren arteko espazioa…”. 2011n eskainitako emanaldiak arrakasta handia lortu zuen, eta Herriko Etxeak Kultur Sasoia programaren baitan antolatu du. Jakinarazi dutenez, harpidedunek otsailaren 3tik aurrera eska ditzakete sarrerak.
Dantzaz konpainiak emanaldia egingo du datorren otsailaren 10ean, Mendi Zolan Kulturgunean. Koreografia eta bat-batekotasuna landuko dituzte emanaldiaren lehen zatian; eta Lukas Timula koreografo eslovakiarraren A place between lana ikusgai izango da bigarren zatian.
Hala, dantzariek ikastaroetan sortutako pieza ezberdinek irekiko dute emanaldia. Horren ondotik A place between obrari ekingo dio Timulak. “Behin-behineko helmuga eta kokaleku iraunkorren arteko” une iheskorrak aztertuko ditu dantzariak. Bi ekintzen arteko momentuak interpretatuko ditu, “baita sortzearen eta heriotzaren arteko espazioa…”.
2011n eskainitako emanaldiak arrakasta handia lortu zuen, eta Herriko Etxeak Kultur Sasoia programaren baitan antolatu du. Jakinarazi dutenez, harpidedunek otsailaren 3tik aurrera eska ditzakete sarrerak.

