Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Memoria historikoaren alde egindako lana bildu, eta ikusgai jarri dute

Bazen Behin, memoriaren berreskuratze kolektiboa bakearen kulturarako programaren hamargarren urteurrena ospatzen ari dira Irungo Udala eta Hezizerb elkartea. Hori dela eta, Fernando San Martin Hezkuntza eta Gazteria ordezkariak, eta Jon Etxeberria eta Iker Alustiza Hezizerb elkarteko ordezkariak programa horren atzerabegirako Bazen behin: 10 urte memoria egiten erakusketa inauguratu dute aste honetan, Amaia KZn. Memoria historikoa berreskuratzea izan da proiektu honen helburu nagusia, «ideologiak edozein direla ere, pertsona guztien tolerantzia eta errespetu jarrerak sustatze aldera». Hala, Lugares para la memoria (Oroitzapenerako lekuak) izenburuko liburuarekin bat egiten du erakusketak. Liburua 2007an argitaratu zen, ordura arteko ikasleek jasotako ehunka testigantzei esker. Hamarkada oso bat lanean Hamarkada honetan egindako lanen artean daude, besteak beste, Lehen Hezkuntzako ikasleek adinduen testigantza historikoak biltzen egindako lana, eta Batxilergoko ikasleek Gurseko (Okzitania) kontzentrazio eremuaren inguruan egindakoa. Topaketa horien emaitza zuzena izan da ikastetxeetako 1.300 ikaslek egindako gogoetak. Historiako liburuek kontatzen dutenari aurpegiak jarri dizkiote ikasleek, eta ahotik ahora helarazitako oroitzapen horiek dira jarri duten erakusketaren ardatz nagusia. Erakusketaren hiru guneak Erakusketa hiru gunek osatzen dute: 10 urte gunea, produkzioen gunea, eta Oroitzapen gunea. Lehen eremuan, hamar urte horietan testigantza eman duten pertsona nagusien eta parte hartu duten ikasleen argazkiak ikus daitezke. Bigarren zatian, ikasleen produkzioak ikusi ahal izango [...]

irungo hitza
Oarsoaldea
2012/02/02

Bazen Behin, memoriaren berreskuratze kolektiboa bakearen kulturarako programaren hamargarren urteurrena ospatzen ari dira Irungo Udala eta Hezizerb elkartea. Hori dela eta, Fernando San Martin Hezkuntza eta Gazteria ordezkariak, eta Jon Etxeberria eta Iker Alustiza Hezizerb elkarteko ordezkariak programa horren atzerabegirako Bazen behin: 10 urte memoria egiten erakusketa inauguratu dute aste honetan, Amaia KZn.

Memoria historikoa berreskuratzea izan da proiektu honen helburu nagusia, «ideologiak edozein direla ere, pertsona guztien tolerantzia eta errespetu jarrerak sustatze aldera». Hala, Lugares para la memoria (Oroitzapenerako lekuak) izenburuko liburuarekin bat egiten du erakusketak. Liburua 2007an argitaratu zen, ordura arteko ikasleek jasotako ehunka testigantzei esker.

Hamarkada oso bat lanean

Hamarkada honetan egindako lanen artean daude, besteak beste, Lehen Hezkuntzako ikasleek adinduen testigantza historikoak biltzen egindako lana, eta Batxilergoko ikasleek Gurseko (Okzitania) kontzentrazio eremuaren inguruan egindakoa.

Topaketa horien emaitza zuzena izan da ikastetxeetako 1.300 ikaslek egindako gogoetak. Historiako liburuek kontatzen dutenari aurpegiak jarri dizkiote ikasleek, eta ahotik ahora helarazitako oroitzapen horiek dira jarri duten erakusketaren ardatz nagusia.

Erakusketaren hiru guneak

Erakusketa hiru gunek osatzen dute: 10 urte gunea, produkzioen gunea, eta Oroitzapen gunea. Lehen eremuan, hamar urte horietan testigantza eman duten pertsona nagusien eta parte hartu duten ikasleen argazkiak ikus daitezke.

Bigarren zatian, ikasleen produkzioak ikusi ahal izango dira (ipuinak, gutunak…), eta programaren webgunerako sarbidea ere ikusgai izango da. Eta amaitzeko, hirugarren gunean testigantza grabatuak egongo dira. Era berean, hiru ikus-entzuneko emango dira bertan, lehena Hezizerbek garatutako programaren ingurukoa; bigarrena, Gurseko kontzentrazio eremuarena, eta azkena, 1912ko Iruni buruzkoa.

Erakusketa Amaia KZko dantza aretoan jarri dute, otsailaren 10era arte.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Hilabete osorako musika emaria

Gipuzkoa, Kultura

Kristinaenea, askotariko erritmoz beteta

Euskal Herria, Gipuzkoa

Afari solidario jendetsua egin dute Donostian, «alkateari kasurik egin gabe»

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik «onkeria eta populismoa» baztertzeko eskatu die kaleko afari solidarioak debekatzeagatik kritikatu dutenei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sare Herritarrak eta Donostiako Piratak mobilizaziora deitu dute abuztuaren 14rako, presorik eta iheslaririk gabeko besten alde

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.