Mugikortasun mahai irekia deitu du Irungo Udalak
Irungo Udalak jakinarazi duenez, Mugikortasun mahai irekia antolatu du. Izan ere, “autobus zerbitzu berrien gaineko polemikak” etenik ez duelakoan, Jose Antonio Santano alkatea Irungo auzo elkarteekin, zein alderdi politikoekin elkartuko da...
Irungo Udalak jakinarazi duenez, Mugikortasun mahai irekia antolatu du. Izan ere, “autobus zerbitzu berrien gaineko polemikak” etenik ez duelakoan, Jose Antonio Santano alkatea Irungo auzo elkarteekin, zein alderdi politikoekin elkartuko da eta autobusen ibilbide berriak aztergai izango dituzte bertan. Otsailaren 7an egingo dute bilkura, 17:00etan, Ficoban.
