Olaia Gil aktoreari Errebelazio Saria eman diote
Ercilla Antzerki Sarietako epaimahaiak 2011ko Errebelazio Saria Olaia Gil aktore oreretarri eman dio, No me hagas daño antzezlanarengatik. Gil hautagai zen Errebelazio Sarirako Pablo Rivero Cuéntame telesaileko seme zaharrarenarekin batera; Rivero La...
Ercilla Antzerki Sarietako epaimahaiak 2011ko Errebelazio Saria Olaia Gil aktore oreretarri eman dio, No me hagas daño antzezlanarengatik. Gil hautagai zen Errebelazio Sarirako Pablo Rivero Cuéntame telesaileko seme zaharrarenarekin batera; Rivero La caída de los dioses antzezlanarengatik. Sariak martxoaren 10 eta 19 artean banatuko dituzte Bilbon.
Gainerako sariak honakoak izan dira. Gemma Cuervo egindako ibilbidearengatik, Julieta Serrano Emakume Aktore onenagatik, Carmelo Gomez Gizon Aktore onenagatik, Beaumarchais Antzezlan onenagatik eta Ttanttakaren Ipar haizearen kontra, Euskal Ekoizpen onenagatik.