Poesia Topaketak antolatu ditu Kabigorrik datorren astean zehar
Irungo Kabigorri Ateneoak Poesia Topaketak antolatu ditu otsailaren 8tik 12ra bitartean, arratsaldero. Horrez gain, Baraja de poesía visual contra la violencia de género (Olerki bisualen karta sorta indarkeria sexistaren aurka) Eduardo Barberoren era...
Irungo Kabigorri Ateneoak Poesia Topaketak antolatu ditu otsailaren 8tik 12ra bitartean, arratsaldero. Horrez gain, Baraja de poesía visual contra la violencia de género (Olerki bisualen karta sorta indarkeria sexistaren aurka) Eduardo Barberoren erakusketa ikusgai jarriko dute.
Emanaldi guztiak Kabigorri Ateneoan izango dira, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Hala ere, olerki topaketak Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean segida izango dute datorren otsailaren 14tik aurrera.
Egitaraua:
Otsailak 8. Tere Irastorzaren poesia, Aitor Furundarenaren musikaz lagunduta.
Otsailak 9. Peio Otxotekok Anphora Baita liburuaren irakurketa egingo du, eta Esther Barandianek pianoarekin lagunduko du.
Otsailak 10. Tan lejos de Dios (Jainkotik hain urrun) ikusentzunekoa emango dute eta ondotik, mahaingurua izango da lanaren egile Uberto Stabilen eskutik.
Otsailak 11. Baile en la frontera (Dantza mugan) olerki errezitala entzungai jarriko dute Inma Lunak, Uberto Stabilek eta Jose Blancok.
Otsailak 12. Mario Benedetiren Pequeña antologia (Antologia txikia) landuko dute Javier Sistiagak eta Esther Barandiaranek pianoan.