Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Ulia-Jaizkibel itsas eremua babesteko eskaera egin du aldundiak

Ulia-Jaizkibel itsas eremua Itsas Erreserba izendatzearen aldeko adierazpen instituzionala egin zuen atzo Gipuzkoako Foru Aldundiak. Goizeko Diputatu Kontseiluan eztabaidatu zuten gaia, bi sailetik egindako proposamenari erantzunez: Berrikuntza, Turismo eta Landa Garapenekoa, batetik, eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendukoa, bestetik. Hartutako erabakiarekin, “Gipuzkoako Foru Aldundiak ingurumen ondarea zaintzeko konpromisoa berretsi” nahi duela adierazi dute. Aldundiaren adierazpenak Ulia eta Jaizkibel mendien pareko itsas korridorea babesteko eskatzen du, 13.000 hektarea guztira. Hala, Oceana Itsasoa Kontserbatzeko Nazioarteko Elkartearen eta Euskadiko Biologoen Elkargoaren proposamen zientifikoarekin bat dator, hots, 300 kilometro koadroko korridorea sortzea Lapurdi eta Gipuzkoa artean. Atzo onartutako testuak gogorarazten du 2004an Europako Batasunak Ulia eta Jaizkibel Natura 2000 Sarean sartzea erabaki zuela, bi mendietako ekologia, geologia eta paisaia aberastasun handikoak direlako. Gainera, hainbat ikerketak baieztatu dute Ulia-Jaizkibel biodibertsitate maila altuenetako itsas eremuetako bat dela. Jaizkibelerako prestatzen ari diren kudeaketa planean itsas eremua sartzeko asmoa duela gaineratu du aldundiak. Txostenari alegazio gehiago Urtarrilaren 28an bukatu zen Pasaiako Portuaren Plan Zuzendariaren Ingurumen Jasangarritasun Txosten berriari alegazioak aurkezteko eta ekarpenak egiteko aukera. Hala, Jaizkibel Bizirik-ek jakinarazi du portuaren agiri horri 2.800 alegazio aurkeztu dizkiola, eta bestalde, Eguzki talde ekologistak beste hamasei ekarpen egin dizkio dokumentuari. Alegazio horietan Jaizkibel Bizirik-en proposamenarekin bat egin dutenek izenpetu dute kanpoko kaia [...]

pasaiako hitza
Oarsoaldea
2012/02/02

Ulia-Jaizkibel itsas eremua Itsas Erreserba izendatzearen aldeko adierazpen instituzionala egin zuen atzo Gipuzkoako Foru Aldundiak. Goizeko Diputatu Kontseiluan eztabaidatu zuten gaia, bi sailetik egindako proposamenari erantzunez: Berrikuntza, Turismo eta Landa Garapenekoa, batetik, eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendukoa, bestetik. Hartutako erabakiarekin, “Gipuzkoako Foru Aldundiak ingurumen ondarea zaintzeko konpromisoa berretsi” nahi duela adierazi dute.

Aldundiaren adierazpenak Ulia eta Jaizkibel mendien pareko itsas korridorea babesteko eskatzen du, 13.000 hektarea guztira. Hala, Oceana Itsasoa Kontserbatzeko Nazioarteko Elkartearen eta Euskadiko Biologoen Elkargoaren proposamen zientifikoarekin bat dator, hots, 300 kilometro koadroko korridorea sortzea Lapurdi eta Gipuzkoa artean.

Atzo onartutako testuak gogorarazten du 2004an Europako Batasunak Ulia eta Jaizkibel Natura 2000 Sarean sartzea erabaki zuela, bi mendietako ekologia, geologia eta paisaia aberastasun handikoak direlako. Gainera, hainbat ikerketak baieztatu dute Ulia-Jaizkibel biodibertsitate maila altuenetako itsas eremuetako bat dela. Jaizkibelerako prestatzen ari diren kudeaketa planean itsas eremua sartzeko asmoa duela gaineratu du aldundiak.

Txostenari alegazio gehiago
Urtarrilaren 28an bukatu zen Pasaiako Portuaren Plan Zuzendariaren Ingurumen Jasangarritasun Txosten berriari alegazioak aurkezteko eta ekarpenak egiteko aukera. Hala, Jaizkibel Bizirik-ek jakinarazi du portuaren agiri horri 2.800 alegazio aurkeztu dizkiola, eta bestalde, Eguzki talde ekologistak beste hamasei ekarpen egin dizkio dokumentuari.

Alegazio horietan Jaizkibel Bizirik-en proposamenarekin bat egin dutenek izenpetu dute kanpoko kaia “atentatu ekologikoa” dela, eta ez duela etorkizuneko portu jarduera bermatzen, “ez tokiko ekonomiarena, ez eta badiaren biziberritzea”. Kanpoko kaiak «alternatiba erreala» duela jakinarazi dute taldeko kideek, «egungo portua hobetuz».

Eguzki talde ekologistak, berriz, hamasei alegazio aurkeztu ditu. Eguzkirentzako Portuaren proposamena “jasanezina” da, barruko portuaren desmantelazioa bilatzen du eta Natura 2000 Sarearen Jaizkibelgo eremua deuseztea ekarriko luke. Talde ekologistak uste du ingurumen txostenak ez dituela “egungo portuarentzako ingurumen neurri zuzentzaileak proposatzen”, hala nola, Iberdrolaren zentral termikoa ixtea, Lezoko plataforma logistikaren balizko kalteak, eta arrantzan eta turismoan izango lukeen eragina.

Eguzkiren ustez, egungo kaiak etorkizuna du, “egungo kaia moldatu eta ingurumen hobekuntzak ezarriz, eta Bilbo eta Baionako kaien jarduera osatuz”. Ulia-Jaizkibel korridorea Itsas Erreserba izendatzeko galdegin du Eguzkik ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Kultura, Gipuzkoa

Hilabete osorako musika emaria

Gipuzkoa, Kultura

Kristinaenea, askotariko erritmoz beteta

Euskal Herria, Gipuzkoa

Afari solidario jendetsua egin dute Donostian, «alkateari kasurik egin gabe»

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik «onkeria eta populismoa» baztertzeko eskatu die kaleko afari solidarioak debekatzeagatik kritikatu dutenei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sare Herritarrak eta Donostiako Piratak mobilizaziora deitu dute abuztuaren 14rako, presorik eta iheslaririk gabeko besten alde

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.