Allerru-Jaizkibelek eta Gamonek saskibaloi derbia jokatuko dute bihar
Allerru-Jaizkibelek eta Gamonek bihar arratsaldean jokatuko dute areto futboleko derbia, Bekoerrota kiroldegian. Partida 17:00etan hasiko da. Lezoarrak errenteriarrak baino postu bat gorago daude, baina zortzi puntuko arrakala dago euren artean. Hogei ...
Allerru-Jaizkibelek eta Gamonek bihar arratsaldean jokatuko dute areto futboleko derbia, Bekoerrota kiroldegian. Partida 17:00etan hasiko da. Lezoarrak errenteriarrak baino postu bat gorago daude, baina zortzi puntuko arrakala dago euren artean. Hogei puntu dituzte lezoarrek, eta goikoen bidea ez galtzeko irabazi behar dute.
Asteburu honetan errenteriarren eta lezoarren artean jokatuko duten partida bakarra ez da izango hori. Futboalean, eguraldiak uzten badu, Touringeko eta Allerruko bigarren taldeek igoera faseko bosgarren jardunaldia jokatuko dute bihar arratsaldean, 18:30etik aurrera. Erregional Preferenteko Allerruk ere etxetik kanpo jokatuko du, Andoainen. Euskalduna taldea izango dute arerio zuri-berdeek, 17:30etik aurrera. Emakumeen Ligakoek ere etxetik kanpo jokatuko dute, etzi goizean. Zumaiakoren kantxan ariko dira, 11:30etik aurrera.
Azkenik, saskibaloi taldeak Donostian jokatuko du, Loiolako San Ignazio ikastetxean, Easo Zaharren kontra. Partida 20:00etan hasiko da.
