Real Union etxean ariko da igandean
Real Union futbol taldea Arandina (Burgos, Espainia) taldearen aurka ariko da igandean, Stadium Galen (12:00). Etxekoek puntuak gehitzea beste aukerarik ez dute, sailkapenean gora egin ahal izateko eta igoera postuetan sartu ahal izateko. Bestalde, aste honetan jakitera eman denez, Mari Lacruz jokalariak ebakuntza egin behar du eta beraz, bizpahiru aste beharko ditu osatzeko. Erdilariak belaunean egin beharko du ebakuntza. Izan ere, orain dela lau urte egindako ebakuntzan hainbat grapa utzi zizkioten eta horietako bat askatu zaiolakoan kirofanora eraman behar dute. Halere, Real Unionek berri onak ere izan ditu aste honetan, Mario Martinez eta Marc Sellares jokalariak sendatu eta berriz ere normaltasunarekin entrenatzen hasi baitira.
Real Union futbol taldea Arandina (Burgos, Espainia) taldearen aurka ariko da igandean, Stadium Galen (12:00). Etxekoek puntuak gehitzea beste aukerarik ez dute, sailkapenean gora egin ahal izateko eta igoera postuetan sartu ahal izateko.
Bestalde, aste honetan jakitera eman denez, Mari Lacruz jokalariak ebakuntza egin behar du eta beraz, bizpahiru aste beharko ditu osatzeko. Erdilariak belaunean egin beharko du ebakuntza. Izan ere, orain dela lau urte egindako ebakuntzan hainbat grapa utzi zizkioten eta horietako bat askatu zaiolakoan kirofanora eraman behar dute.
Halere, Real Unionek berri onak ere izan ditu aste honetan, Mario Martinez eta Marc Sellares jokalariak sendatu eta berriz ere normaltasunarekin entrenatzen hasi baitira.
