Bihar aurkeztuko du Kukaik ‘Out/In’ ikuskizuna
Kukai dantza konpainiak bihar goizean aurkeztuko du Out/in ikuskizuna, nahiz eta estreinaldi ofiziala, igandean izango den, 19:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean. Sarrerak dagoeneko salgai daude Errenteria Hiria Kulturguneko lehiatilan, 7 ...
Kukai dantza konpainiak bihar goizean aurkeztuko du Out/in ikuskizuna, nahiz eta estreinaldi ofiziala, igandean izango den, 19:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean. Sarrerak dagoeneko salgai daude Errenteria Hiria Kulturguneko lehiatilan, 7 eta 9 euroren truke. HITZA-ko harpidedunek ere zozketa bidez lor ditzakete sarrerak: hiru pertsonentzako bina sarrera zozkatuko baititu. Parte hartzeko 943 34 03 30 telefono zenbakira deitu behar da, harpidedun kodearekin.
