Oiartzungo bi bikote, Euskal Herriko Mus Txapelketako Gipuzkoako kanporaketan
Larunbatean jokatu zuten Girizia elkartean Euskal Herriko Mus Txapelketaren barneko herriko kanporaketa. Hamabost bikotek hartu zuten parte. Gehiago ere espero zituzten antolatzaileek, baina ordubete lehenago elurra hasi zuen, eta hainbat muslari etxean geratu ziren. Hala, 16:00etan hasi ziren jokatzen, eta 20:30ean bukatu zuten. Jesus Manzisidor Xardiña eta Iñaki Ercibengoa izan ziren txapeldunak, eta Jon Goikoetxea eta Mikel Odriozola txapeldunordeak. Bi bikote horiek sailkatu dira Gipuzkoako kanporaketarako. Hilaren 25ean izango da, 15:00etan Segurako Larresoro pilotalekuan. Oiartzungo kanporaketako antolatzaileek eskerrak eman dizkiete larunbateko saioa antolatzen lagundu zieten guztiei.
Larunbatean jokatu zuten Girizia elkartean Euskal Herriko Mus Txapelketaren barneko herriko kanporaketa.
Hamabost bikotek hartu zuten parte. Gehiago ere espero zituzten antolatzaileek, baina ordubete lehenago elurra hasi zuen, eta hainbat muslari etxean geratu ziren.
Hala, 16:00etan hasi ziren jokatzen, eta 20:30ean bukatu zuten. Jesus Manzisidor Xardiña eta Iñaki Ercibengoa izan ziren txapeldunak, eta Jon Goikoetxea eta Mikel Odriozola txapeldunordeak.
Bi bikote horiek sailkatu dira Gipuzkoako kanporaketarako. Hilaren 25ean izango da, 15:00etan Segurako Larresoro pilotalekuan.
Oiartzungo kanporaketako antolatzaileek eskerrak eman dizkiete larunbateko saioa antolatzen lagundu zieten guztiei.

