Garagardoa dastatzen ikasteko tailerra egingo dute gaur Kamio tabernan
Kamio tabernak garagardo dastaketa ikastaroa antolatu du gaur arratsalderako, zortzi euroko prezioan. Eric Coene garagardo maisu flandiarrak emango du tailerra eta, horren bitartez, Kamio tabernak garagardoaren kultura sustatu eta 2012rako izango duen ...
Kamio tabernak garagardo dastaketa ikastaroa antolatu du gaur arratsalderako, zortzi euroko prezioan. Eric Coene garagardo maisu flandiarrak emango du tailerra eta, horren bitartez, Kamio tabernak garagardoaren kultura sustatu eta 2012rako izango duen arloko eskaintzaren berri eman nahi du.
Ikastaroa 20:00etan hasiko da. Hainbat zerbeza dastatzeaz gain, edari bakoitzaren bereizgarriak ezagutzeko aukera izango da: elaborazio prozesua, graduak, zerbitzeko tenperatura egokia… Kamiokoek jateko zerbait prestatuko dute, “garagardoak sabelean ondo sartzeko”.
Izena eman nahi dutenek Kamion eman behar dute izena, ikastaroa hasi baino lehen. Tabernatik jakinarazi dutenez, leku mugatuak izango dira; hortaz, komeni da zortziak baino zertxo bait lehenago agertzea.
