Outlet Stock azokaren lehenbiziko ekitaldia izango da ostiraletik igandera bitartean, Ficoba erakustazokan. Azoka berri horrek 30 stand inguru elkartuko ditu modako oinetako, kirol, larru eta lehen markako produktu aukera zabala eskaintzeko asmoarekin. Hala, stockarekin amaitzeko xedearekin horietako batzuk %80ko beherapenak eskainiko dituzte. Ekitaldia 2. pabiloian garatuko da eta 1.500 metro koadro baino gehiago edukiko ditu. Horiek horrela, Jose Antonio Herbon Irungo Outlet Stockeko zuzendariaren esanetan, “inork ez dezala nahastu Outlet Stock azoka, azoka txiki batekin. Gure helburua produktu onak eskaintzea da, marka onekoak eta oso prezio lehiakorrean”. Eventos Hersyl enpresa galiziarrak antolatu du azoka, eta estatuko beste zenbait lekutan -Leon, Valladolid, Galizia…- arrakasta izan ondoren, Gipuzkoan saiakera egingo du. Ordutegia Outlet Stock otsailaren 10etik 12ra egingo da. Hilaren 10ean 16:30etik 21:00era irekiko ditu ateak; hilaren 11n eta 12an, berriz, 11:00etik 21:00era. Sarrerak 2 euroko prezioa du, eta 10 urtetik beherakoentzat doan izango da.
El niño de la bicicleta (Txirrindaren mutila) luzemetraia izango da Amaia KZn, 20:00etan. Sarrerak Telekutxa, Servikutxa, www.irun.org, Turismo Bulegoan, www.kutxa.net weborrian eta Amaian bertan eros daitezke, 4,60eurotan.
Allerru mendi taldeak irteera egingo du igande honetan Aralar aldera. Elurretako irteera izena jarri diote txangoari. Mendi taldeak jakinarazi duenez, egun osorako mendi irteera izango da. Hala, Ijurkoko kioskotik irtengo dira, 08:30etik aurrera. Arala...
Datorren ostegunean hasiko dira Lezoko Inauteriak, Trapujaleren etorrerarekin. 19:00etan abiatuko da Martizkone baserritik Trapujale, eta ordubete beranduago udaletxean Trapujale oroigarria jasoko dute baserrikoek, emandako laguntzarengatik. Martizkone...
Ertzaintzak 19 urteko gizon bat atxilotu du bart gauean emakume bat (bikotea) jotzea egotzita, jakinarazi du Herrizaingo Sailak. Gaineratu duenez, 04:00ak aldera gertatu da erasoa, eta abisua jaso dute ertzainek. Ustezko biktima osasun zentro batean ar...
Kukai dantza konpainiak Out/in lan berria aurkeztu du gaur Errenteria Hiria Kulturgunean. Igandean izango da estreinaldi ofiziala toki berean (19:30ean). Jon Maiak kideak azaldu duenez, iazko maiatzean aurkeztu zuten Karrikan proiektutik abiatuta jarr...
Urtero bezala, Irungo Atsegiñak antolatutako kaldereroen konpartsa Irungo kaleetan zehar ariko da larunbatean, otsailaren 11ean. Ibilbidea: Alberto Angera plazatik aterako da konpartsa arratsaldeko 19:00etan. Ondoren, Oiartzun kalea, Hondarribia, Zubi...
Iparraldeko Flamenko Elkarte Kulturalak Lorcako (Murtzia, Espainia) lurrikararengatik afektatuei laguntza emateko xedearekin afaria antolatu du.
Hainba musika tresna ezagutzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek. Josebe Iragorri txokolategiko arduradunetako batek, mosugitarra nola jotzen den ere erakutsi digu.
Andoaingo VII. Piano Jaialdian parte hartu duten gazteen artean Oiartzungo Ibargain Musika Eskolan pianoa jotzen ikasten ari diren 22 ikasle izan dira. Ikasle horiek 9 eta 16 urte artean dituzte eta adinaren arabera banatuta bakarlari moduan jotzeko au...
Eresbil Musikaren Euskal Artxiboa 210.000 dokumenturaino heltzar dago, joan den urtean bildutako 2.879 dokumentu berriei esker. Horietatik, 99.979 ikus-entzunezkoak dira; 76.146 partiturak; 17.200 liburu, aldizkari eta mikroformak; eta 15.722, eskutitzak, argazkiak eta kartelak. Gaur goizean eman du Eresbileko zuzendaria Jon Baguesek 2011 urteko datuen berri. Jasotako materialaren artean, Luchy mancisidor pedagogoak, Nekane Lasarte zuzendariak eta Mª Lourdes Goiti de Verkos biolontxelo jotzaileak dohaintza moduan emandakoak aipatu ditu Baguesek. Halaber, Zezilio Pagoagaren obren kopiak jaso dituzte Aintzane Basterretxearen lankidetzari esker. Erositako materialaren artean berriz, “Musica Britannica” bilduma nabarmendu du Eresbileko zuzendariak. 91 liburuz osatutako bilduma horrek, XVI. eta XIX. mende arteko musikagile britainiar aipagarrienen historia eta lanak biltzen ditu.
Karmengo Ama Ikastetxeko kideak etzi (ostirala) jantziko dira kaldereroz. 5. eta 6. mailakoak eraikin zaharretik abiatuko dira hartzarekin batera zartaginak astinduz, eta 12:15ean, eraikin berriaren jolastokian emanaldia egingo dute ikastetxeko beste i...