Elurretara irteera, Allerru mendi taldearekin
Allerru mendi taldeak irteera egingo du igande honetan Aralar aldera. Elurretako irteera izena jarri diote txangoari. Mendi taldeak jakinarazi duenez, egun osorako mendi irteera izango da. Hala, Ijurkoko kioskotik irtengo dira, 08:30etik aurrera. Arala...
Allerru mendi taldeak irteera egingo du igande honetan Aralar aldera. Elurretako irteera izena jarri diote txangoari.
Mendi taldeak jakinarazi duenez, egun osorako mendi irteera izango da. Hala, Ijurkoko kioskotik irtengo dira, 08:30etik aurrera. Aralarreko Guardetxera joango dira eta handik hasita ibilbidea egin ondoren, hasierako puntura itzuliko dira. Aldatzeko arropa eramatea aholkatu dute.
Bihar da izena emateko azken eguna, Orkidea tabernan. Helduek zazpi euro ordaindu behar dituzte, eta gaztetxoek, bost.