22 domina irabazi dituzte Ibargaingo pianistek Andoainen
Andoaingo VII. Piano Jaialdian parte hartu duten gazteen artean Oiartzungo Ibargain Musika Eskolan pianoa jotzen ikasten ari diren 22 ikasle izan dira. Ikasle horiek 9 eta 16 urte artean dituzte eta adinaren arabera banatuta bakarlari moduan jotzeko au...
Andoaingo VII. Piano Jaialdian parte hartu duten gazteen artean Oiartzungo Ibargain Musika Eskolan pianoa jotzen ikasten ari diren 22 ikasle izan dira. Ikasle horiek 9 eta 16 urte artean dituzte eta adinaren arabera banatuta bakarlari moduan jotzeko aukera izan zuten larunbat eta igandean.
Behin asteburua pasa denean, argi eta gabi gelditu da jarritako ilusioa eta eginiko lana emaitza ezin hobeak eman dituztela. Hau da: 17 urrezko domina, 4 zilarrezko eta brontzezko bat lortu dituzte Ibargain Musika Eskolako piano joleek.
Urrezko domina lortu dutenen artean hiru piano jole oiartzuar aukeratuak izan ziren, gainera, amaierako kontzertuan parte hartzeko.