Eresbilek 2.800 dokumentu berri bildu ditu
Eresbil Musikaren Euskal Artxiboa 210.000 dokumenturaino heltzar dago, joan den urtean bildutako 2.879 dokumentu berriei esker. Horietatik, 99.979 ikus-entzunezkoak dira; 76.146 partiturak; 17.200 liburu, aldizkari eta mikroformak; eta 15.722, eskutitzak, argazkiak eta kartelak. Gaur goizean eman du Eresbileko zuzendaria Jon Baguesek 2011 urteko datuen berri. Jasotako materialaren artean, Luchy mancisidor pedagogoak, Nekane Lasarte zuzendariak eta Mª Lourdes Goiti de Verkos biolontxelo jotzaileak dohaintza moduan emandakoak aipatu ditu Baguesek. Halaber, Zezilio Pagoagaren obren kopiak jaso dituzte Aintzane Basterretxearen lankidetzari esker. Erositako materialaren artean berriz, “Musica Britannica” bilduma nabarmendu du Eresbileko zuzendariak. 91 liburuz osatutako bilduma horrek, XVI. eta XIX. mende arteko musikagile britainiar aipagarrienen historia eta lanak biltzen ditu.
Eresbil Musikaren Euskal Artxiboa 210.000 dokumenturaino heltzar dago, joan den urtean bildutako 2.879 dokumentu berriei esker. Horietatik, 99.979 ikus-entzunezkoak dira; 76.146 partiturak; 17.200 liburu, aldizkari eta mikroformak; eta 15.722, eskutitzak, argazkiak eta kartelak.
Gaur goizean eman du Eresbileko zuzendaria Jon Baguesek 2011 urteko datuen berri. Jasotako materialaren artean, Luchy mancisidor pedagogoak, Nekane Lasarte zuzendariak eta Mª Lourdes Goiti de Verkos biolontxelo jotzaileak dohaintza moduan emandakoak aipatu ditu Baguesek. Halaber, Zezilio Pagoagaren obren kopiak jaso dituzte Aintzane Basterretxearen lankidetzari esker.
Erositako materialaren artean berriz, “Musica Britannica” bilduma nabarmendu du Eresbileko zuzendariak. 91 liburuz osatutako bilduma horrek, XVI. eta XIX. mende arteko musikagile britainiar aipagarrienen historia eta lanak biltzen ditu.