‘Karrikan’-en ondorengoa: ‘Out/in’
Kukai dantza konpainiak Out/in lan berria aurkeztu du gaur Errenteria Hiria Kulturgunean. Igandean izango da estreinaldi ofiziala toki berean (19:30ean). Jon Maiak kideak azaldu duenez, iazko maiatzean aurkeztu zuten Karrikan proiektutik abiatuta jarr...
Kukai dantza konpainiak Out/in lan berria aurkeztu du gaur Errenteria Hiria Kulturgunean. Igandean izango da estreinaldi ofiziala toki berean (19:30ean). Jon Maiak kideak azaldu duenez, iazko maiatzean aurkeztu zuten Karrikan proiektutik abiatuta jarri dute martxan Out/in.
Bi koreografiatan dago banatuta: Aupa mutil eta Sorbatza. Lehenengoa Iker Gomez koreografoarekin osatu dute, eta bigarrena, berriz, Damian Muñoz eta Virginia Garciarekin.
Errenteria Hiria Kulturgunean estreinatuko dute lana udalarekin sinatutako akordioaren haritik. Dagoeneko sarrerak salgai daude leihatilan, 7 eta 9 euroren truke.