Hastear dira Ulia etorbidea urbanizatzeko lanak
Pasaiako Udalak jakinarazi du aurki hasiko direla Trintxerpeko Ulia kalea urbanizatzeko lanak. Lan horiek burutzeko sei hilabete izango ditu Azysa enpresak; obraren egitasmoa 2009an idatzi zuten, eta udalak 2010ean onartu zituen. Udalak onartu du lan h...
Pasaiako Udalak jakinarazi du aurki hasiko direla Trintxerpeko Ulia kalea urbanizatzeko lanak. Lan horiek burutzeko sei hilabete izango ditu Azysa enpresak; obraren egitasmoa 2009an idatzi zuten, eta udalak 2010ean onartu zituen.
Udalak onartu du lan horiek eragozpenak sortuko dizkietela zonalde horretan bizi direnei, eta oro har trintxerpetar guztiei. Hortaz, “pazientzia eta laguntza” eskatu die herritarrei Amaia Esnarriaga Trintxerpeko alkateordeak, kontuan hartu behar delako hobekuntzak egingo direla.
