Donibane liderrari gauzak zailtzen saiatuko da
Donibanek Zarautzen jokatuko du larunbatean, Amenabarren aurka, Lurraldeko Lehen Mailako hamabosgarren jardunaldiari dagokion partidan. Multzoko lehen postuan dago Amenabar, porrot bakarrarekin, eta gol gutxien jasotzen duen taldea da. Sanjuandarrek az...
Donibanek Zarautzen jokatuko du larunbatean, Amenabarren aurka, Lurraldeko Lehen Mailako hamabosgarren jardunaldiari dagokion partidan. Multzoko lehen postuan dago Amenabar, porrot bakarrarekin, eta gol gutxien jasotzen duen taldea da. Sanjuandarrek azken bi partidetan erakutsitako grina berretsi nahi dute Zarautzen, partida erabakigarriei begira moralez ondo iritsi aldera. Partida 17:30ean hasiko da, Zarauzko Antoniano kiroldegian.
Bigarren Mailako taldeak igandean jokatuko du etxean, udal kiroldegian. Ordizia izango dute aurkari, 12:15etik aurrera. Goierritarrak seigarren tokian daude, sanjuandarrek baino partida bat gehiago irabazita. Aukera ona du, hortaz, Donibanek, ordiziarrekin garaipenetan berdindu eta bosgarren tokian dagoen Arrasate aurreratzeko.
