Astebete eskas falta da Trapujale, eta ondorioz Inauteriak, Lezora irits daitezen. Ohi bezala, ostegunzurian etorriko da herrigunera Martizkone baserritik abiatuta (19:00etan aterako da bertatik). Tomas Garbizu Musika Eskolako bandak lagunduta jaitsiko da herriko Inauterietako pertsonaia nagusia. Aurten, gainera, Alde Zaharreko joaldunak ere joango dira segizioan. Herriko plaza nagusira iritsi eta zalapartari bide emango dion pregoia irakurriko dute, baita arranpuila egin ere. Saria Martizkoneri Ostegunzurian bertan, hasiera ekitaldiaren ondoren, Martizkone baserriari Trapujale Saria emango diote, urte hauetan guztietan eskainitako laguntzagatik. Saria banatzen duten bosgarren aldia izango da. Aurretik Joseba Aurkenerenak, Mikel Osa zenaren senideek, musika eskolak, Orratx! antzerki taldeak eta Murixka dantza taldeak jaso zuten saria. Ostiralorian ekitaldi ugari Azken urteetan bezala, ostiraloria da ekitaldi gehien bilduko duen eguna. Goizean haurren txanda izango da, eta arratsaldean helduena zein dantza taldeena. Inauterietako berritasun handiena hilaren 17an izango da. Izan ere, Euskal Dantzazaleek Akelarre Gaua egingo dute gauean. Iaz, larunbatgorrian egin zuten akelarrea. Akelarreaz gain, triki-bertso poteoa eta barrikotea egingo dute. Emanaldia prestatzeko entseguak egiten ari dira astelehen eta ostegunetan, Gezalan, 19:00etatik aurrera. Inauterien egitaraua bihar banatuko dute etxez etxe. Egitaraua Hilak 16, Ostegunzuri 16:00. Trapujale Txikia. Lezo Herri Eskolak Trapujaleri harrera egingo dio. 19:00. Trapujaleren jaitsiera Martikozene baserritik, Alde [...]
Hilaren 18an, Inauterietako larunbatgorrian, urteroko presoen aldeko kantu afaria egingo dute. Tiñelu elkartean izango da, Iñaki Labaka lezoarrarekin. Jadanik bertara joateko izena eman daiteke, Tiñelun bertan. Hamabost euroren truke eros daiteke afariko txartela. Afariaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, toki mugatuak daude presoen aldeko kantu afarirako: 50 pertsonarentzako lekua egongo da. Hilaren 15a baino lehen Presoen kantu afaria 21:30ean hasiko da. Bertara joan nahi duenak, hilaren 15a baino lehen pasatu beharko du Tiñelu elkartetik. Izan ere, egun horretan kenduko dute zerrenda. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, momentu honetan oraindik ez dute afariko menua zehaztu. Inauterietako gauean kantuekin gozatu nahi duenak, beraz, badu zer egin. Aldarrikapena ere partekatuko dute hilaren 18ko afarian.
Pasaiako Udalak aste honetan jakinarazi duenez, aurki hasiko dira Trintxerpeko Ulia kalea urbanizatzeko lanak. Azysa enpresak hartuko du ardura hori, eta sei hilabete izango ditu lanak burutzeko; obraren egitasmoa 2009an idatzi zuten, eta udalak 2010ea...
Mobilizazio eguna da gaur Oarso Bidasoan eta baita herrian ere. Oiartzunen, 10:30ean, elkarretaratzea egin dute Udaleko Langile Batzordeak deituta, Sektore publikoaren alde, murrizketarik ez! lelopean. Udaleko Langile Batzordeak Espainiako Gobernuak...
Urtero bezala, Inauterietako aurreko asteburuan Eraiki Dantza Taldearen Inudeak eta Artzainak konpartsa aterako da, igandean 12:00etan. Konpartsa, Santiago kaletik abiatuko da, Eskoleta kalea, Nafarroa etorbidea, Eliza kalea eta San Juan plazara heltze...
Irungo Mendizaleak irteera antolatu du larunbatean, Bermeotik Bakiora (Bizkaia). Ibilbide hau iragan larunbatean egitekoa zen arren, denboralea medio launbat honetara atzeratu zuten mendizaleek. Interesatuak Larretxipi kaleko egoitzatik igaro daitezke,...
Uda Leku elkarteak ikastetxeei zuzendutako Zinemaldia aintzina euskarazko zinema ekitaldia antolatu du hamabosgarrenez Ipar Euskal Herriko hainbat lekutan. Hala, Hendaiako ikasleek Franklin eta Igelak eta zapoak filmak euskaraz ikusteko aukera izanen d...
Gipuzkoako Fiskaltzak 35 urteko kartzela zigorra eskatu du gizon batentzat herriko lau dendetan armak erabiliz lapurtzea egotzita. 1.000 eurotik gora poltsikoratzea leporatu diote. Akusazioaren arabera, gizonak labana, aizto eta kuterrak erabiltzen zit...
Donibane Kultur Jolas eta Kirol Elkarteak antolatuta, Gipuzkoako Trialsin Txapelketako bigarren proba egingo dute igandean Arrokaundietan. Bederatzigarren aldia izango da Donibaneko lehiaketa egingo dela, eta goi mailako txirrindulariek hartuko dute pa...
Azken egunetako hotza eta elurra ez dira izan oztopo kirola egin eta entrenatzeko, eta horren adibide dira Hibaikako taldeen larunbateko irudi hauek.