Gipuzkoako Bike-Trial Txapelketako bigarren proba igande honetan Arrokaundietan
Donibane Kultur Jolas eta Kirol Elkarteak antolatuta, Gipuzkoako Trialsin Txapelketako bigarren proba egingo dute igandean Arrokaundietan. Bederatzigarren aldia izango da Donibaneko lehiaketa egingo dela, eta goi mailako txirrindulariek hartuko dute pa...
Donibane Kultur Jolas eta Kirol Elkarteak antolatuta, Gipuzkoako Trialsin Txapelketako bigarren proba egingo dute igandean Arrokaundietan. Bederatzigarren aldia izango da Donibaneko lehiaketa egingo dela, eta goi mailako txirrindulariek hartuko dute parte, haien artean Benito Ros zortzi aldiz Munduko Txapeldun izandako abarzuzarra (Nafarroa), eta Ion Areitio hondarribiarra, iazko Gazte Mailako Munduko Txapelduna.
Goi mailako kirolarien gain, afizionatuentzako lekua izango da Arrokaundietan. Hala, antolatzaileek dei egin diete eskualdeko zaleei, proban parte hartzeko, eta beharrezko materiala banatuko diete: bizikletak, kaskoak, eskularruak… Hori bai, Gazte Mailatik gora Gipuzkoako Federazioaren edo balikidea den lizentzia bat beharko da. 10:00etan irekiko dute izena emateko aukera.
Arrokaundietakoa 2012ko Gipuzkoako Trialsin Txapelketako bigarren proba izango da. Lehenengoa Hernaniko Fagollagan egin zuten, urtarrileko azken asteburuan. Superclassean Diego Barrio gasteiztarra nagusitu zen, Raul Gutierrez eta Benito Rosen aurretik, eta lider bezala aterako da Donibaneko lehian. Gazte Mailan Iker Fernandez izan zen hoberena, Santi Fernandez haurren artean, eta Borja Conejos alebinetan.