Murrizketak salatzeko lanuzteak egiten ari dira
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak abian jarri dituzten “murrizketak salatzeko eta kalitatezko zerbitzu publikoak eskatzeko”, ELAk, LABek eta EILASek sindikatuek protestak deitu dituzte gaurko. Besteak beste, Oarso Bidasoko hainbat ikastetxetan lau orduko lanuzteak egingo dituzte gaur. Lanuzte horietan elkarretaratzeak eta bestelako mobilizazioak egingo dituzte.
Udaletako langileak ere gehitu zaizkie protesta ekintzei. Oiartzungo Udalekoek, esaterako, elkarretaratzea egin dute 10:30ean Doneztebe plazan.
Euskotrenen ere lanuzteak egiten ari dira.