Astebetean hemen izango da Trapujale, festarekin
Astebete eskas falta da Trapujale, eta ondorioz Inauteriak, Lezora irits daitezen. Ohi bezala, ostegunzurian etorriko da herrigunera Martizkone baserritik abiatuta (19:00etan aterako da bertatik). Tomas Garbizu Musika Eskolako bandak lagunduta jaitsiko da herriko Inauterietako pertsonaia nagusia. Aurten, gainera, Alde Zaharreko joaldunak ere joango dira segizioan. Herriko plaza nagusira iritsi eta zalapartari bide emango dion pregoia irakurriko dute, baita arranpuila egin ere. Saria Martizkoneri Ostegunzurian bertan, hasiera ekitaldiaren ondoren, Martizkone baserriari Trapujale Saria emango diote, urte hauetan guztietan eskainitako laguntzagatik. Saria banatzen duten bosgarren aldia izango da. Aurretik Joseba Aurkenerenak, Mikel Osa zenaren senideek, musika eskolak, Orratx! antzerki taldeak eta Murixka dantza taldeak jaso zuten saria. Ostiralorian ekitaldi ugari Azken urteetan bezala, ostiraloria da ekitaldi gehien bilduko duen eguna. Goizean haurren txanda izango da, eta arratsaldean helduena zein dantza taldeena. Inauterietako berritasun handiena hilaren 17an izango da. Izan ere, Euskal Dantzazaleek Akelarre Gaua egingo dute gauean. Iaz, larunbatgorrian egin zuten akelarrea. Akelarreaz gain, triki-bertso poteoa eta barrikotea egingo dute. Emanaldia prestatzeko entseguak egiten ari dira astelehen eta ostegunetan, Gezalan, 19:00etatik aurrera. Inauterien egitaraua bihar banatuko dute etxez etxe. Egitaraua Hilak 16, Ostegunzuri 16:00. Trapujale Txikia. Lezo Herri Eskolak Trapujaleri harrera egingo dio. 19:00. Trapujaleren jaitsiera Martikozene baserritik, Alde [...]
Astebete eskas falta da Trapujale, eta ondorioz Inauteriak, Lezora irits daitezen. Ohi bezala, ostegunzurian etorriko da herrigunera Martizkone baserritik abiatuta (19:00etan aterako da bertatik). Tomas Garbizu Musika Eskolako bandak lagunduta jaitsiko da herriko Inauterietako pertsonaia nagusia. Aurten, gainera, Alde Zaharreko joaldunak ere joango dira segizioan.
Herriko plaza nagusira iritsi eta zalapartari bide emango dion pregoia irakurriko dute, baita arranpuila egin ere.
Saria Martizkoneri
Ostegunzurian bertan, hasiera ekitaldiaren ondoren, Martizkone baserriari Trapujale Saria emango diote, urte hauetan guztietan eskainitako laguntzagatik.
Saria banatzen duten bosgarren aldia izango da. Aurretik Joseba Aurkenerenak, Mikel Osa zenaren senideek, musika eskolak, Orratx! antzerki taldeak eta Murixka dantza taldeak jaso zuten saria.
Ostiralorian ekitaldi ugari
Azken urteetan bezala, ostiraloria da ekitaldi gehien bilduko duen eguna. Goizean haurren txanda izango da, eta arratsaldean helduena zein dantza taldeena.
Inauterietako berritasun handiena hilaren 17an izango da. Izan ere, Euskal Dantzazaleek Akelarre Gaua egingo dute gauean. Iaz, larunbatgorrian egin zuten akelarrea. Akelarreaz gain, triki-bertso poteoa eta barrikotea egingo dute. Emanaldia prestatzeko entseguak egiten ari dira astelehen eta ostegunetan, Gezalan, 19:00etatik aurrera.
Inauterien egitaraua bihar banatuko dute etxez etxe.
Egitaraua
Hilak 16, Ostegunzuri
16:00. Trapujale Txikia. Lezo Herri Eskolak Trapujaleri harrera egingo dio.
19:00. Trapujaleren jaitsiera Martikozene baserritik, Alde Zaharreko joaldunen eta musika bandaren laguntzarekin. Ondoren, pregioa eta arranpuila.
20:00. Trapujale oroigarria emango dute udaletxean. Martikozene baserriari emango diote saria, urte hauetan guztietan eman duen laguntzagatik.
Hilak 17, Ostiralori
09:30. Kalejira herriko kaleetatik, Lezo Herri Eskolako eta Institutukoek antolatu dute.
10:30. Herri Eskolako ikasleen eskutik, Bidai bat historian zehar emanaldiaren ikuskizuna Bekoerrota kiroldegian.
10:45. Trapujale festa Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleen eskutik, Gurutze Santuaren plazan. Euskal Inauterien dantzen emanaldia. Ondoren, hamaiketakoa eta Trapu Jolasak egingo dituzte, mailaka.
18:00. Zirikuen kalejira herrian zehar, Murixka Dantza Taldeak antolatuta. Bekoerrotatik abiatuko dira.
19:30. Murixka Dantza Taldearen emanaldia plazan.
20:00. Kartelada.
20:30. Euskal Dantzazaleen Akelarre Gauaren emanaldia, plazan.
21:00. Triki-bertso poteoa.
21:30. Barrikotea Uztarri tabernan.
Hilak 20, astelehenarre
11:00. Haur jolasak Saldisen.
17:30. Fievel eta Mundu Berria, haurrentzako zinema.
Hilak 21, asteartebeltz
15:15. Lezo Herri Eskolako ikasleen eskutik, epaiketa txikia plazan. Hirugarren ziklokoek egingo dute epaiketa eta erreketaren antzezpena.
19:00. Trapujaleren epaiketa eta herio bidaia, Gurutze San