Presoen aldeko kantu afaria egingo dute hilaren 18an
Hilaren 18an, Inauterietako larunbatgorrian, urteroko presoen aldeko kantu afaria egingo dute. Tiñelu elkartean izango da, Iñaki Labaka lezoarrarekin. Jadanik bertara joateko izena eman daiteke, Tiñelun bertan. Hamabost euroren truke eros daiteke afariko txartela. Afariaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, toki mugatuak daude presoen aldeko kantu afarirako: 50 pertsonarentzako lekua egongo da. Hilaren 15a baino lehen Presoen kantu afaria 21:30ean hasiko da. Bertara joan nahi duenak, hilaren 15a baino lehen pasatu beharko du Tiñelu elkartetik. Izan ere, egun horretan kenduko dute zerrenda. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, momentu honetan oraindik ez dute afariko menua zehaztu. Inauterietako gauean kantuekin gozatu nahi duenak, beraz, badu zer egin. Aldarrikapena ere partekatuko dute hilaren 18ko afarian.
Hilaren 18an, Inauterietako larunbatgorrian, urteroko presoen aldeko kantu afaria egingo dute. Tiñelu elkartean izango da, Iñaki Labaka lezoarrarekin.
Jadanik bertara joateko izena eman daiteke, Tiñelun bertan. Hamabost euroren truke eros daiteke afariko txartela.
Afariaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, toki mugatuak daude presoen aldeko kantu afarirako: 50 pertsonarentzako lekua egongo da.
Hilaren 15a baino lehen
Presoen kantu afaria 21:30ean hasiko da. Bertara joan nahi duenak, hilaren 15a baino lehen pasatu beharko du Tiñelu elkartetik. Izan ere, egun horretan kenduko dute zerrenda. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, momentu honetan oraindik ez dute afariko menua zehaztu.
Inauterietako gauean kantuekin gozatu nahi duenak, beraz, badu zer egin. Aldarrikapena ere partekatuko dute hilaren 18ko afarian.