Ulia kalea urbanizatzen hasiko dira laster
Pasaiako Udalak aste honetan jakinarazi duenez, aurki hasiko dira Trintxerpeko Ulia kalea urbanizatzeko lanak. Azysa enpresak hartuko du ardura hori, eta sei hilabete izango ditu lanak burutzeko; obraren egitasmoa 2009an idatzi zuten, eta udalak 2010ea...
Pasaiako Udalak aste honetan jakinarazi duenez, aurki hasiko dira Trintxerpeko Ulia kalea urbanizatzeko lanak. Azysa enpresak hartuko du ardura hori, eta sei hilabete izango ditu lanak burutzeko; obraren egitasmoa 2009an idatzi zuten, eta udalak 2010ean onartu zuen. Udalak onartu du lan horiek eragozpenak sortuko dizkietela zonalde horretan bizi direnei, eta oro har trintxerpetar guztiei. Hortaz, Amaia Esnarriaga Trintxerpeko alkateordeak herritarrei «pazientzia eta laguntza» eskatu die: «Kontuan hartu hobekuntzak egingo direla».