35 urteko zigorra eskatu dute armekin dendetan lapurtzeagatik
Gipuzkoako Fiskaltzak 35 urteko kartzela zigorra eskatu du gizon batentzat herriko lau dendetan armak erabiliz lapurtzea egotzita. 1.000 eurotik gora poltsikoratzea leporatu diote. Akusazioaren arabera, gizonak labana, aizto eta kuterrak erabiltzen zit...
Gipuzkoako Fiskaltzak 35 urteko kartzela zigorra eskatu du gizon batentzat herriko lau dendetan armak erabiliz lapurtzea egotzita. 1.000 eurotik gora poltsikoratzea leporatu diote.
Akusazioaren arabera, gizonak labana, aizto eta kuterrak erabiltzen zituen lapurtzeko, eta 2011ko apiriletik ekainera zazpi aldiz lapurtu zuen lau komertziotan. Gaineratu duenez, lehenengoa apirilaren 15ean izan zen, 11:40 aldera. Ustez arropa denda batera sartu zen labana bat eskuan zuela, eta kaxa husteko eskatu zion dendariari. 120 euro hartu zituen. Berriro bueltatu zen maiatzaren 26an, eta orduan 70 euro eraman zituela dio akusazioak.
Apirilaren 19an ere beste arropa denda batean sartu zela, eta metodo bera erabilita 400 euro lapurtu zituela adierazi du. Ekainaren 16an ere berriro saiatu zela azaldu du, baina ezin izan zuela ezer eraman langileak metalezko barra batekin aurre egin ziolako. Hurrengo lapurretak apirilaren 28an, ekainaren 9an eta uztailaren 16an izan ziren. 260 euro, 130 euro eta 30 euro lapurtu zituelakoan da akusazioa.