Inude eta Artzainak prest dira iganderako
Urtero bezala, Inauterietako aurreko asteburuan Eraiki Dantza Taldearen Inudeak eta Artzainak konpartsa aterako da, igandean 12:00etan. Konpartsa, Santiago kaletik abiatuko da, Eskoleta kalea, Nafarroa etorbidea, Eliza kalea eta San Juan plazara heltze...
Urtero bezala, Inauterietako aurreko asteburuan Eraiki Dantza Taldearen Inudeak eta Artzainak konpartsa aterako da, igandean 12:00etan. Konpartsa, Santiago kaletik abiatuko da, Eskoleta kalea, Nafarroa etorbidea, Eliza kalea eta San Juan plazara heltzeko eta bertan geldialdi bat egiteko. Ondoren, kale Nagusia, Foru kalea, Colon pasealekua eta Zabaltza plazara iritsiko dira. Bertan Irungo Udal Txistulari taldea zain edukiko du konpartsak, eta hortik, Luis Marianora joango dira ibilbideari amaiera emateko.