Sektore publikoaren erreformaren kontrako elkarretaratzea egin dute
Mobilizazio eguna da gaur Oarso Bidasoan eta baita herrian ere. Oiartzunen, 10:30ean, elkarretaratzea egin dute Udaleko Langile Batzordeak deituta, Sektore publikoaren alde, murrizketarik ez! lelopean. Udaleko Langile Batzordeak Espainiako Gobernuak...
Mobilizazio eguna da gaur Oarso Bidasoan eta baita herrian ere. Oiartzunen, 10:30ean, elkarretaratzea egin dute Udaleko Langile Batzordeak deituta, Sektore publikoaren alde, murrizketarik ez! lelopean.
Udaleko Langile Batzordeak Espainiako Gobernuak sektore publikoak egin nahi dituen murrizketen kontrako mobilizazio eguna deitua du gaurko eta lanuztea ere egingo dute. Zinegotziek eta Oiartzungo sektore publikoko beste langileek (Elizalde Herri Eskolakoak, esaterako) ere bat egin dute mobilizazio deiarekin.