Peter Panen abenturak igandean, Amuten
Amuteko zine zikloaren azken aurreko emanaldia egingo dute igandean. Peter Pan Walt Disney-ren filma emango dute, arratsaldeko bostetatik aurrera, Amuteko lokalean. Hook kapitain gaizkilearen abenturez gozatzeko aukera izango dute etxeko txikiek. Inau...
Amuteko zine zikloaren azken aurreko emanaldia egingo dute igandean. Peter Pan Walt Disney-ren filma emango dute, arratsaldeko bostetatik aurrera, Amuteko lokalean. Hook kapitain gaizkilearen abenturez gozatzeko aukera izango dute etxeko txikiek. Inauterietako asteburuan ez dute emanaldirik egingo, eta zikloaren azkeneko emanaldia hilaren 26an izango da: Desperoren kondaira lana ikusteko aukera izango da Amuteko zineman.
