Euskal Herriko Mus Txapelketako Pasaiako kanporaketak, asteburu honetan
Bihar, larunbatean, Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak egingo dituzte, Antxon, San Pedron eta Trintxerpen. San Pedroko kanporaketa Antxeta elkartean egingo dute, Trintxerpekoa Trintxer elkartean eta Antxokoa, Basari elkartean. Basarin herri b...
Bihar, larunbatean, Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak egingo dituzte, Antxon, San Pedron eta Trintxerpen. San Pedroko kanporaketa Antxeta elkartean egingo dute, Trintxerpekoa Trintxer elkartean eta Antxokoa, Basari elkartean. Basarin herri bazkaria egingo dute, txapelketaren aurretik.
Hiru kanporaketak 16:00etan hasiko dira. Antolatzaileek adierazi dutenez, bihar ere izena eman daiteke, txapelketa egingo den hiru lekuetan (10 euroan).
Pasai Donibanek urtarrilaren 14an egin zuten kanporaketa, Bixi Bixi elkarteak antolatuta. Juantxo eta Luis izan ziren irabazleak.
Laugarren ekitaldia
Euskal Herriko Mus Txapelketa 2009tik egiten da, Iparra Hegoa eta Orreaga elkarteek antolatzen zituzten txapelketak bateratuta. Herriz herri jokatzen dute —250 herri ingurutan—, eta herri bakoitzeko bikote irabazleak herrialdeko finalean parte hartzen du. Aurtengo finala Arbizun izango da (Nafarroa), martxoaren 17an, herrialdeetako irabazleekin.
Iaz bi mila bikotetik gora parte hartu zuten, eta finala Urruñan izan zen. Iban Arraiza eta Markel Gorraiz nafarrek jantzi zuten txapela.
