Jaitsiera postuetatik atera da Hondarribia-Irun
Hondarribia-Irun emakumeen saskibaloi taldeak oso garaipen garrantzitsua lortu zuen herenegun arratsean Hondartza kiroldegian: Nafarroako Obenasa taldea 73-55 emaitzarekin gainditu zuen Euskal Herriko taldeen arteko derbian. Azken laurdenean lortu zuten errenta bidasoarrek. Horrenbestez, sailkapen nagusian jaitsiera postuetan egotetik, bi koska gora egin dute Pepelu Mujikak entrenatzen dituen jokalariak, eta bost garaipen eta 23 puntu dituzte Emakumeen Ligako sailkapen nagusian. Obenasaz gain, Celta taldea ere atzean utzi dute. Nafarrek eta galiziarrek lau garaipen eta 22 puntu dituzte. Gainera, gainean duen taldearekin —Caja Rural Vinos de Toro— puntuetan berdinduta daude berdeak. Beraz, herenegungo garaipena oso garrantzitsua izan zen jaitsiera saihesteko bidean. Aldea, azken laurdenean Hondarribia-Irunek lortu zuen hemezortzi puntuko aldea, ordea, engainagarria da. Izan ere, partida osoan zehar emaitza orekatua izan zen. Horren erakusle da bi taldeak atsedenaldira 31-31 emaitzarekin joan zirela. Hirugarren laurdenaren hasieran bederatzi puntuko aldea lortzera iritsi ziren berdeak, baina laurden hori bukatzerako, Obenasak neurketa orekatzea lortu zuen, eta azken laurdena bi puntuko aldearekin hasi zuten etxekoek.Laugarren zatiaren bukaeran, ordea, 19-4ko partziala lortu zuten Mujikak entrenatzen duen taldeak, eta horrenbestez, uste baino lasaiago iritsi ziren partidaren bukaerara. Etxekoen artean puntu gehien sartu zituen jokalaria Igerabide izan zen, 16 punturekin. Quinterok, Garciak eta Keshlerrek hamabina puntu sartu zituzten.
Hondarribia-Irun emakumeen saskibaloi taldeak oso garaipen garrantzitsua lortu zuen herenegun arratsean Hondartza kiroldegian: Nafarroako Obenasa taldea 73-55 emaitzarekin gainditu zuen Euskal Herriko taldeen arteko derbian. Azken laurdenean lortu zuten errenta bidasoarrek. Horrenbestez, sailkapen nagusian jaitsiera postuetan egotetik, bi koska gora egin dute Pepelu Mujikak entrenatzen dituen jokalariak, eta bost garaipen eta 23 puntu dituzte Emakumeen Ligako sailkapen nagusian.
Obenasaz gain, Celta taldea ere atzean utzi dute. Nafarrek eta galiziarrek lau garaipen eta 22 puntu dituzte. Gainera, gainean duen taldearekin —Caja Rural Vinos de Toro— puntuetan berdinduta daude berdeak. Beraz, herenegungo garaipena oso garrantzitsua izan zen jaitsiera saihesteko bidean.
Aldea, azken laurdenean
Hondarribia-Irunek lortu zuen hemezortzi puntuko aldea, ordea, engainagarria da. Izan ere, partida osoan zehar emaitza orekatua izan zen. Horren erakusle da bi taldeak atsedenaldira 31-31 emaitzarekin joan zirela. Hirugarren laurdenaren hasieran bederatzi puntuko aldea lortzera iritsi ziren berdeak, baina laurden hori bukatzerako, Obenasak neurketa orekatzea lortu zuen, eta azken laurdena bi puntuko aldearekin hasi zuten etxekoek.Laugarren zatiaren bukaeran, ordea, 19-4ko partziala lortu zuten Mujikak entrenatzen duen taldeak, eta horrenbestez, uste baino lasaiago iritsi ziren partidaren bukaerara.
Etxekoen artean puntu gehien sartu zituen jokalaria Igerabide izan zen, 16 punturekin. Quinterok, Garciak eta Keshlerrek hamabina puntu sartu zituzten.

