Pasaiak Anaitasuna liderraren bisita izango du bihar Don Boscon
Joan den asteburuan izotzagatik jokatu gabe geratu eta gero, lehiara itzuliko da bihar Erregional Ohorezko Mailako Pasaia futbol taldea. Etxean jokatuko dute, Anaitasuna liderraren kontra. Publikoaren berotasuna baliatu nahi dute antxotarrek partida irabazteko, aurretik dituzten taldeek ihes egin ez dezaten. Ohorezko Mailako taldearen partidari segidan, Lehen Erregional Mailako Pasaiak jokatuko du, Añorgaren kontra. Partida hori ere Don Bosco zelaian izango da, 18:45etik aurrera. Klubeko gainontzeko taldeei dagokionez, aipatzekoa da eskualdeko bi derbi jokatuko dituztela, kadeteek Touring Bren aurka, eta Gazte Mailako A taldeak Allerruren kontra. Pasaia klubeko taldeen partidak Erregional Ohorezko Maila. Pasaia-Anaitasuna, bihar, 16:30ean, Don Boscon. Lehen Erregional Maila. Pasaia-Añorga, bihar, 18:45ean Don Boscon. Gazteen Lehen Maila. Orioko-Pasaia, bihar, 16:30ean, Menzibeltzen (Orio). Kadeteen Lehen Maila. Pasaia-Touring B, bihar, 10:00etan, Don Boscon. Haurren A Maila. Pasaia-Allerru, bihar, 12:00etan, Don Boscon. Haurren B Maila. Sanse-Pasaia, bihar, 10:30ean, Felix Garin zelaian (Donostia).
Joan den asteburuan izotzagatik jokatu gabe geratu eta gero, lehiara itzuliko da bihar Erregional Ohorezko Mailako Pasaia futbol taldea. Etxean jokatuko dute, Anaitasuna liderraren kontra. Publikoaren berotasuna baliatu nahi dute antxotarrek partida irabazteko, aurretik dituzten taldeek ihes egin ez dezaten.
Ohorezko Mailako taldearen partidari segidan, Lehen Erregional Mailako Pasaiak jokatuko du, Añorgaren kontra. Partida hori ere Don Bosco zelaian izango da, 18:45etik aurrera.
Klubeko gainontzeko taldeei dagokionez, aipatzekoa da eskualdeko bi derbi jokatuko dituztela, kadeteek Touring Bren aurka, eta Gazte Mailako A taldeak Allerruren kontra.
Pasaia klubeko taldeen partidak
Erregional Ohorezko Maila.
- Pasaia-Anaitasuna, bihar, 16:30ean, Don Boscon.
Lehen Erregional Maila.
- Pasaia-Añorga, bihar, 18:45ean Don Boscon.
Gazteen Lehen Maila.
- Orioko-Pasaia, bihar, 16:30ean, Menzibeltzen (Orio).
Kadeteen Lehen Maila.
- Pasaia-Touring B, bihar, 10:00etan, Don Boscon.
Haurren A Maila.
- Pasaia-Allerru, bihar, 12:00etan, Don Boscon.
Haurren B Maila.
- Sanse-Pasaia, bihar, 10:30ean, Felix Garin zelaian (Donostia).
