Hondakinen kudeaketaren gainean “arduraz” jokatzeko eskatu du Eguzkik
Azken udalbatzarrean PSE-EEk atez ateko sistema baztertzeko mozio bat aurkeztu zuen, eta EAJ eta PPren babesarekin atera zen aurrera. Ildo horretatik, Oreretako Eguzkik adierazi du ez diola inongo berritasunik ekartzen hondakinen kudeaketari buruzko gi...
Azken udalbatzarrean PSE-EEk atez ateko sistema baztertzeko mozio bat aurkeztu zuen, eta EAJ eta PPren babesarekin atera zen aurrera. Ildo horretatik, Oreretako Eguzkik adierazi du ez diola inongo berritasunik ekartzen hondakinen kudeaketari buruzko gizarte eztabaidari, eta gai horren inguruko jarrerak “enkistatu” egiten dituela.
Horregatik, “arduraz” jokatzeko eskatu die udal taldeei talde ekologistak: “Hainbat aukeren artean (denak zilegiak) agintariek herritarrentzako egokiena dena aukeratu behar dute”. Talde ekologistaren arabera, hondakinen kudeaketaren gaia seriotasunez jorratzeko behar diren mekanismo guztiak jarri behar dituzte “alderdien interesen gainetik”. Gaineratu duenez, gai horren inguruko gizarte eztabaida “lehenbailehen” jarri behar da martxan “sistemarik egokiena aukeratzeko ahalik eta adostasun handienarekin”.
