Pagotxak stock azokan
Atzo hasi zen Irungo Ficoba erakustazokan stock azoka, eta hanka onarekin hasi zen, antolatzaileek esan dutenez, jende ugari azaldu baitzen. Gaur, 11:00etan zabaldu dituzte ateak, eta jendea garaiz azaldu da. Hala ere, egun guztian zehar egongo da azok...
Atzo hasi zen Irungo Ficoba erakustazokan stock azoka, eta hanka onarekin hasi zen, antolatzaileek esan dutenez, jende ugari azaldu baitzen. Gaur, 11:00etan zabaldu dituzte ateak, eta jendea garaiz azaldu da. Hala ere, egun guztian zehar egongo da azoka bisitatzeko aukera, 21:00ak arte. Animatzen direnek 30 stand izango dituzte bisitatzeko: arropa, osagarriak, bitxiak, etxe tresnak… era guztietako produktuak prezio onean erosteko aukera dago: %80ko beherapenak eskaintzen ari dira.
Gaur joaterik ez dutenek bihar izango dute azken aukera. Bihar ere ordutegi bera izango du azokak: 11:00etatik 21:00etara. Sarrerak 2 euroko prezioa du, eta 10 urtetik beherakoek doan izango dute.
