Oiasso Museoak 2012. urteko lehen sei hilabeteetarako egitaraua aurkeztu du gaurkoan. Jardueraz gain, museoak gune berriak proposatzen ditu; jendearen, arkeologoen, historialarien eta idazleen arteko elkar eragina bateratzen dituen guneak, alegia. Hori...
Irungo emakumeen historia laburra (gazteleraz, Pequeña historia de las mujeres de Irun) hitzaldia antolatu du Dunboako auzokideen elkarteak ostegunean, hilaren 16an 19:00etan. Mertxe Trantxe historialari irundarrak emango du hitzaldia.
Inauterietako kartel lehiaketan parte hartu zuten lanekin erakusketa antolatu du Irungo Udalak, otsailaren 14tik 26ra bitartean, Amaia KZn. Ordutegia Asteartetik larunbatera: 18:00etik 21:00era Igande eta jaiegunetan: 11:30etik 13:30era.
Pasa den ostegunean, Xabier Silveiraren azken liburua —A las nueve en el Faisán— aurkezteko bertso aurkezpena prestatu zuten Makutxo tabernan. Hiru bertsolari ziren parte hartzekoak, Silveiraz gain: Ander Lizarralde, Jokin Uranga eta Unai Muñoa. Azkenean, Lizarralderen ordez Alaia Martinek parte hartu zuen aurkezpenean. Giro polita izan zen tabernan.
Nagusiei zuzendutako inauterietako afaria eta dantzaldia antolatu du Soroxarta elkarteak larunbat honetan. Afaria, Iñigo Lavadoren jatetxean izango da eta horren ondotik, dantzatzeko aukera edukiko dute bertara hurbiltzen diren adinduak. Afariaren kos...
Genero indarkeriaren aurkako beste kontzentrazio bat deitu du Irungo Udalak, Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez lelopean. Izan ere, udalaren hitzetan “emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzeko, jendarte osoak erasoak gaitzesteaz gain, b...
Genealogia tailerrei ekin die berriz ere Meakako Bizilagunen elkarteak. Bertan, arbasoen inguruko informazioa aurkitzeko argibideak emateaz gain, zuhaitz genealogikoa nola osatu edota abizenen jatorria kontsultatu ahal izango da.
Hazia Kultur Elkarteak 20. urtemuga ospatuko du aurten, eta egitaraua “denon artean prestatzea” proposatu dute elkartetik. “Mota askotako ekimen kultural eta ludikoak burutzea urtean zehar” da elkartekideen helburua, eta “...
Astelehenero elkarretaratzeak egiten dabiltza herriko langabeak, baina gaurkoan dekalogoa ere aurkeztu dute. 11 puntu ditu, eta hala nola, lanpostu duina izateko eskubidea eta langabezia ordainsari mugagabea aldarrikatu dute. Eusko Jaurlaritzari enpleg...
Eskubaloia Senior gizonak. Lehen Nazional Maila. BM Corrales-Ereintza 24-30. Futbola Erregional Preferentea Beti Ona-Ostadar 0-2. Astigarragako Mundarro-Touring 0-2. Saskibaloia Gipuzkoako txapelketa. Senior emakumeak. A-2. Laugarren taldea. BKL...