Urtemuga ospatzeko egitaraua ‘denon artean prestatzea’ proposatu du Haziak
Hazia Kultur Elkarteak 20. urtemuga ospatuko du aurten, eta egitaraua “denon artean prestatzea” proposatu dute elkartetik. “Mota askotako ekimen kultural eta ludikoak burutzea urtean zehar” da elkartekideen helburua, eta “...
Hazia Kultur Elkarteak 20. urtemuga ospatuko du aurten, eta egitaraua “denon artean prestatzea” proposatu dute elkartetik. “Mota askotako ekimen kultural eta ludikoak burutzea urtean zehar” da elkartekideen helburua, eta “nola ez, festa erraldoi bat, parte-hartze handiarekin”. Hori dela eta, bilera deitu dute elkartetik otsailaren 17an, ostiralarekin arratsaldeko 20:00etan.