Gutuna: Jakin dezaten
Lezoko alkate andereak, iazko urrian, zera iragarri zigun: «Udalaren diru sarrerak nabarmen jaitsi dira eta jaitsiko dira datozen urteetan ere. Ondorioz, ezinbestean, egoera berrira egokitzeko gastuak murriztu behar ditugu», 2012an gerrikoa estutu be...
Lezoko alkate andereak, iazko urrian, zera iragarri zigun: «Udalaren diru sarrerak nabarmen jaitsi dira eta jaitsiko dira datozen urteetan ere. Ondorioz, ezinbestean, egoera berrira egokitzeko gastuak murriztu behar ditugu», 2012an gerrikoa estutu beharrean aurkituko ginela, alegia.
Hori dela eta, Bilduk 2012rako onartu dituen aurrekontuetan, iazkoei dagokienez, %3,90 murriztu ditu gastu eta sarrera arruntak (- 288.078 euro); alabaina, alkatearen eta bi alkateorde liberatuen ordainsariak eta gizarte segurantza jasotzen dituen partida % 24,12 gehitu du joan den urtetik begiratuta (114.205 eurotik 141.756 eurora). Noski, kontrako botoa eman genuen.
Etsenpluaren bidez predikatu eta gerrikoa estutu dezatela, besteok bezala!
Kepa Garbizu. EAJko zinegotzia Lezoko Udalean.
