Igor Makazagaren Oriok irabazi du Hondarribiko traineru jaitsiera
Oriok aro berriko lehen garaipena lortu zuen larunbatean Hondarribiko XII. Traineru Jaitsieran. Aro berri horren arduradun nagusia Igor Makazaga sanjuandarra da. KAE1 Ligan ariko dira horiak aurten, hortaz, Mirotza ontziak Hondarribia eta San Pedro atzean uztea oso esanguratsua izan zen. Berdeak bigarrenak izan ziren sailkapen nagusian Oriotik sei segundora, eta moreak hirugarrenak, irabazletik hamabi segundora. Hala ere, otsailean ezin da aparteko ondoriorik atera, eta Hondarribiko emaitzak kontuan hartzekoak badira ere, traineruen ligak hasteko hilabete asko falta dira oraindik. San Juan A, B eta neskak San Juango gizonen ontzien lanak zalantzak eragin zituen larunbatean. San Juan A hamargarrena izan zen, eta arrosen B ontzia, berriz, hamabosgarrena. Hamalaugarrena izan zen Trintxerpe-Illunbe. Hala, arrosen A ontziaren aurretik KAEko ligetan dabiltzan hiru traineru sailkatu ziren. Emakumeetan, San Juango trainerua azkarrena izan zen, Hondarribiko eta Orioko ontzien aurretik.
Oriok aro berriko lehen garaipena lortu zuen larunbatean Hondarribiko XII. Traineru Jaitsieran. Aro berri horren arduradun nagusia Igor Makazaga sanjuandarra da. KAE1 Ligan ariko dira horiak aurten, hortaz, Mirotza ontziak Hondarribia eta San Pedro atzean uztea oso esanguratsua izan zen.
Berdeak bigarrenak izan ziren sailkapen nagusian Oriotik sei segundora, eta moreak hirugarrenak, irabazletik hamabi segundora. Hala ere, otsailean ezin da aparteko ondoriorik atera, eta Hondarribiko emaitzak kontuan hartzekoak badira ere, traineruen ligak hasteko hilabete asko falta dira oraindik.
San Juan A, B eta neskak
San Juango gizonen ontzien lanak zalantzak eragin zituen larunbatean. San Juan A hamargarrena izan zen, eta arrosen B ontzia, berriz, hamabosgarrena. Hamalaugarrena izan zen Trintxerpe-Illunbe. Hala, arrosen A ontziaren aurretik KAEko ligetan dabiltzan hiru traineru sailkatu ziren.
Emakumeetan, San Juango trainerua azkarrena izan zen, Hondarribiko eta Orioko ontzien aurretik.

