Lau garaipen lortu ditu EPLEk Udaberri txapelketan
EPLEko taldeek itxura ona eman dute asteburuan Udaberri txapelketan, sei garaipenetik lau lortu baitituzte. Gainontzeko txapelketetan ez dira fin ibili. Bestalde, EPLEko Aitor Odriozola eta Antton Araburuk bihar eskuz binakako X. Malerreka Txapelketako...
EPLEko taldeek itxura ona eman dute asteburuan Udaberri txapelketan, sei garaipenetik lau lortu baitituzte. Gainontzeko txapelketetan ez dira fin ibili.
Bestalde, EPLEko Aitor Odriozola eta Antton Araburuk bihar eskuz binakako X. Malerreka Txapelketako finalaurrekoa jokatuko dute, 17:30ean, Berako pilotalekuan, Arraztoa eta Retegiren kontra.
Hona hemen emaitza guztiak:
Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketa
Eskuz binaka nagusiak.
- EPLE (Aitor Uranga/ Antton Aranburu)-Zaramaga 1 8-22
Gipuzkoako Trinkete Txapelketa
Eskuz binaka nagusiak. 2. maila.
- Loiolatarra 1-EPLE (Aitor Uranga/ Antton Aranburu) 40-34
Udaberri txapelketa
Eskuz binaka nagusiak. 3. maila.
- Gazteleku-EPLE (Donibane Zangitu/ Imanol Bergara) 17-22
Eskuz binaka kadeteak. 3. maila.
- Azkoitia 2-EPLE (Ahetze Arzallus/ Ander Mariñelarena) 14-22
Gomazko paleta nagusiak. 2. maila.
- Lagunak 1-Batzokiko (Javier Martinez/ Jose Ramon Alzibar) 22-25
Gomazko paleta nagusiak. 1. maila.
- Loiolatarra 2-Batzokiko (Imanol Otegi/ Jose Sarasti) 13-25
Larruzko paleta nagusiak.
- Landare (Jose Los Santos/ Abel Pichel)-Oiangu 17-35
Gipuzkoako Haur Mailako Txapelketa
- Gazteleku 2- EPLE (Iñaki Garagarza/ Joseba Izagirre) 18-7
