Beste hamar ikastaro emango dituzte KZgunean
Hiru ikastaro eman dituzte otsaila hasi zenetik, eta beste bat martxan dago hilaren 24ra arte Otsailerako hainbat ikastaro antolatuta ditu KZguneak. Dagoeneko batzuk eman dituzte, eta beste bat martxan dago, baina oraindik beste hamar prest dituzte hil...
Hiru ikastaro eman dituzte otsaila hasi zenetik, eta beste bat martxan dago hilaren 24ra arte
Otsailerako hainbat ikastaro antolatuta ditu KZguneak. Dagoeneko batzuk eman dituzte, eta beste bat martxan dago, baina oraindik beste hamar prest dituzte hilabete bukaerara arte.
Hilabete hasieratik hiru ikastaro izan dira Madalensoron dagoen KZgunean: Ubuntu, Metaposta I eta II, eta Picnik. Beste bat martxan dago herenegundik: Internet eta E-Administrazio KZgunea ikastaroa.
Astelehenetik ostiralera dira eskolak, 10:00etatik 13:00etara, eta hilaren 24ra arte iraungo dute. Norbaitek izena emateko interesa badu, KZgunean galde dezake ea oraindik izena emateko aukera badagoen.
Bestalde, hilabete bukaerara arte beste hamar ikastaro izango dira KZgunean. Behean daude guztiak.
IKASTAROAK
- Audacity (oinarrizkoa). Bihar, 09:00etatik 11:00etara.
- Audacity (aurreratua). Etzi, 09:00etatik 11:00etara.
- Gmail. Hilaren 20a, astelehena, 09:00etatik 11:00etara.
- Google Calendar. Hilaren 21, asteartea, 09:00etatik 11:00etara.
- Google Mapak. Hilaren 22a, asteazkena, 09:00etatik 11:00etara.
- Google Itzultzailea. Hilaren 23a, osteguna, 09:00etatik 11:00etara.
- Eustat. Hilaren 27a, astelehena, 09:00etatik 11:00etara.
- Posta elektronikoa. Hilaren 27a, astelehena, 11:00etatik 13:00etara.
- Twitter. Hilaren 28a, asteartea, 09:00etatik 11:00etara.
- Open ideiak. Hilaren 29a, asteazkena, 09:00etatik 11:00etara. Ikastaro guztiak doakoak dira.
KZgunea Madalensoro pilotalekuan dago. Telefono zenbakia: 943 49 08 75. Helbide elektronikoa: tutor.oiartzun@kzgunea.net.
