Bilera egingo dute gaur Mendeluko bizilagunekin
Gobernu taldea Mendeluko bizilagunekin bilduko da gaur arratsaldeko zazpietatik aurrera, Mendeluko elkartean. Udaleko kideek 2012ko aurrekontua azalduko dute, baita inbertsioak egiterako garaian izango dituzten lehentasunak ere. Gainera, kultura, kirol...
Gobernu taldea Mendeluko bizilagunekin bilduko da gaur arratsaldeko zazpietatik aurrera, Mendeluko elkartean. Udaleko kideek 2012ko aurrekontua azalduko dute, baita inbertsioak egiterako garaian izango dituzten lehentasunak ere. Gainera, kultura, kirola, euskara, gazteria, hezkuntza eta gizarte zerbitzuetako alorretan udalak dituen helburuak finkatuko dituzte. Auzokoek galderak egiteko aukera izango dute, baita iradokizunak proposatzeko ere.
