Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Ihoteen ondoren, inauteriak ospatuko dituzte Elizalden, Haurtzaron eta tabernetan

Ikastetxeetako haurrak etzi aterako dira kalera; asteburuan plaza inguruko tabernak girotuko dituzte Ihoteak pasatu berritan, inauteriak datoz. Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Herri Eskolan etzi ospatuko dituzte. Plaza inguruko tabernek ere ospatuko dituzte, eta mozorrotu egingo dira asteburuan. Etzi, urteroko Inaute festa ospatuko dute ikastolan. Haurtzaroko ikasle, langile eta gurasoek kolorez, musikaz eta dantzaz jantziko dute ikastolaren ingurua. Goizean, 10:30ean aterako dira ikastolatik, urteroko desfilea egiteko. Ondoren, ikastolako jolasleku nagusian bukatuko dute goizeko saioa: mozorroak, desfileak, dantzak, torradak… Arratsaldez, 14:45ean hasiko dute ekitaldi nagusia, ikastolako anfiteatroan (eguraldi ona eginez gero, bestela kiroldegian egingo dute). Aurkezleen hitzari musika, dantza eta ironia fina erantsiko dizkiote ikasleek, horrela, jaialdia ikusleentzat atseginagoa izan dadin. Hasteko, ikastolan hain ezaguna duten Inauteri! Inauteri! izeneko bertsoak kantatuko dituzte. Jarraian, Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleak izango dira protagonista, eta 3, 4, eta 5 urteko haurrak, beren dantzekin. Horiek zein ondotik saioa egingo duen talde bakoitzak bost minutuko saioak eskainiko du. Ondoren, 2 urteko haur ttiki-ttikiak izango dituzte dantzatokian saltoka, irakasle eta gurasoen laguntzarekin. Euskal inauteriak Lehen Hezkuntzako ikasleek zikloka aurkeztuko dute beren ikuskizuna. Eta bi etapen arteko lotura egiteko, gurasoak izango dira ikastolako plazaren erdian, beren sorpresa aurkezteko prest. Amaitzeko, ikastolako zaharrenak izango dira beren ikuskizuna aurkeztuko dutenak. DBHko lehenengo [...]

nagore vega
Oarsoaldea
2012/02/15

Ikastetxeetako haurrak etzi aterako dira kalera; asteburuan plaza inguruko tabernak girotuko dituzte

Ihoteak pasatu berritan, inauteriak datoz. Haurtzaro Ikastolan eta Elizalde Herri Eskolan etzi ospatuko dituzte. Plaza inguruko tabernek ere ospatuko dituzte, eta mozorrotu egingo dira asteburuan.

Etzi, urteroko Inaute festa ospatuko dute ikastolan. Haurtzaroko ikasle, langile eta gurasoek kolorez, musikaz eta dantzaz jantziko dute ikastolaren ingurua.

Goizean, 10:30ean aterako dira ikastolatik, urteroko desfilea egiteko. Ondoren, ikastolako jolasleku nagusian bukatuko dute goizeko saioa: mozorroak, desfileak, dantzak, torradak…

Arratsaldez, 14:45ean hasiko dute ekitaldi nagusia, ikastolako anfiteatroan (eguraldi ona eginez gero, bestela kiroldegian egingo dute). Aurkezleen hitzari musika, dantza eta ironia fina erantsiko dizkiote ikasleek, horrela, jaialdia ikusleentzat atseginagoa izan dadin.

Hasteko, ikastolan hain ezaguna duten Inauteri! Inauteri! izeneko bertsoak kantatuko dituzte. Jarraian, Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleak izango dira protagonista, eta 3, 4, eta 5 urteko haurrak, beren dantzekin. Horiek zein ondotik saioa egingo duen talde bakoitzak bost minutuko saioak eskainiko du. Ondoren, 2 urteko haur ttiki-ttikiak izango dituzte dantzatokian saltoka, irakasle eta gurasoen laguntzarekin.

Euskal inauteriak
Lehen Hezkuntzako ikasleek zikloka aurkeztuko dute beren ikuskizuna. Eta bi etapen arteko lotura egiteko, gurasoak izango dira ikastolako plazaren erdian, beren sorpresa aurkezteko prest.

Amaitzeko, ikastolako zaharrenak izango dira beren ikuskizuna aurkeztuko dutenak. DBHko lehenengo hiru mailek elkarrekin aurkeztuko dute euskal inauterei buruzko emanaldia. Eta jarraian, 4. mailakoek emango diote bukaera aurtengo inauterietako festari. Ohikoa denez, aurten hamasei urte bete edo beteko dituzten ikasleek agur kutsuko ikuskizunen bat eskainiko dute. Guraso eta inauterizale guztiak gonbidaturik daude ikastolako inauterietara.

Elizalden, tailerrak  
Bihar hasiko dira inauterien ospakizunekin Elizalde ikastetxean. Zehatzago esateko, ez da bere horretan ospakizuna edo jaia izango, prestatzea baizik. Inauteri tailerrak egingo dituzte bihar arratsaldean. Adin ezberdinetako ikasleak taldetan elkartuko dituzte, eta euren eskura izango dituzte margoak, espraiak, gominak… Bururatzen zaiena egiteko aukera izango dute. Nolabait esatearren, sormen tailerra egingo dute inauteriei begira.

Iazko tailerrak

Iazko tailerrak

Haurtzarokoek bezala, etzi izango dute egun handia. 10:30ean, eskolatik atera, eta desfilea egingo dute Elizaldeko kaleetan barrena. Desfilea bukatu ondoren, 11:00ak aldera, Madalensoro pilotalekuan elkartuko dira ikasle, irakasle eta gurasoak. Orduan eskainiko dute ikasleek inauterietarako prestatutako saioa.

Aurten, aldaketa izango dute aurreko urteekin alderatuta: arratsaldean ez dute saiorik egingo, goizean egingo dute ekitaldi nagusia. Arratsaldean, ikasleak eskolara joango dira, baina gelan egingo dute ospakizun txikiagoa tutoreekin.

Tabernak, mozorrotuta
Inauterietan, Doneztebe plaza inguruko tabernak ere animatzen dira mozorrotzera. Azken urteetan ia denetarik ikusi ahal izan da: ospitalea, itsasontzia… Eta aurten ere hainbat tabernarik iragarri dute mozorroa prest daukatela. Hala ere, ez dute sorpresa zapuztu nahi izan, eta ez dute pista txikirik ere aurreratu. Hala, herritarrei deia egin diete mozorrotu eta festa giroan parte hartzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.